17:47

Futbola

Hamabi urteren ostean

"Txiki" Begiristainek Manchester City utziko du denboraldi amaieran

Agentziak | EITB MEDIA

Hamabi urtez Etihad Stadiumen egon ondoren, Begiristainek Kluben Munduko Txapelketan parte hartu ostean utziko du egungo postua, eta Hugo Vianak ordezkatuko du.

  • ''Txiki'' Begiristain, artxiboko irudi batean Argazkia: EITB Media

    "Txiki" Begiristain, artxiboko irudi batean Argazkia: EITB Media

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Aitor Txiki Begiristainek Manchester Cityko Futbol zuzendari postua utziko du 2024-25 denboraldiaren amaieran, karguan hamabi urte eman ondoren, eta Hugo Viana portugaldarrak hartuko du haren lekua, Ingalaterrako Premier Leagueko klubak larunbat honetan baieztatu duenez.

Hamabi urtez Etihad Stadiumen egon ondoren, Begiristainek Kluben Munduko Txapelketan parte hartu ostean utziko du egungo postua, eta Hugo Vianak ordezkatuko du. "Denboraldiaren amaieran Txikik Manchester Cityri egindako ekarpen esanguratsuagatik omenaldia egin nahi diogu", adierazi du erakundeak.

Begiristain zuzendari izan den urteetan, urdin argiek txapelketa asko irabazi dituzte: Premier Leagueko zazpi titulu, Txapeldunen Liga bat, Kluben Munduko Txapelketa bat, Europako Superkopa bat, bi FA Cup, sei Carabao Cup eta lau Community Shield.

Bestalde, Cityk jakinarazi duenez, Vianak 2025eko udan hasiko du bere lana lanaldi osoan, baina Txikirekin elkarlanean arituko da aurreko hilabeteetan, "arazorik gabeko trantsizioa bermatzeko".

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    20 16:15 - 19:00 PALA | Gabonetako jaialdia: Gaubeka-Gordon vs Madariaga-Urrutia eta Maldonado-Del Rio vs Fusto-Perez

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena