Futbola
Realeko jokalari ohia
EITB MEDIA
Realeko jokalari ohiak 137 partida jokatu ditu Frantziako selekzio absolutuarekin, eta 44 gol sartu. Griezmannek, 33 urtekoa bera, 2018ko Munduko Txapelketa irabazi zuen, Frantziarekin.
Antoine Griezmann, 2028ko Munduko Txapelketako partida batean; Frantzia txapeldun irten zen (EFE).
Antoine Griezmannek Frantziako selekzioa utziko du, jokalariak berak sare sozialetan astelehenean iragarri duenez. Realeko futbolari ohiak 137 partida jokatu ditu Frantziako selekzio absolutuarekin, eta 44 gol sartu. Griezmannek, 33 urtekoa bera, 2018ko Munduko Txapelketa irabazi zuen, Frantziarekin.
"Gaur, oso hunkituta, iragartzen dut Frantziako selekzioa utziko dudala, jokalari gisa. Hamar urte sinestezin izan dira, eta hainbat erronka, arrakasta eta une ahaztezin izan ditugu; orain, hurrengo belaunaldiari erreleboa emateko garaia da", adierazi du egun Atletico Madrilen dabilen aurrelariak. Griezmannek 2014ko martxoaren 5ean egin zuen debuta Frantziako selekzio absolutuan, Didier Deschampsen esanetara; lehen partida hartan, Frantziak Herbehereak mendean hartu eta 2-0 irabazi zuen.
C’est avec le cœur plein de souvenirs que je clos ce chapitre de ma vie. Merci pour cette magnifique aventure tricolore et à bientôt. ¿¿ pic.twitter.com/qpw8dvdtFt
— Antoine Griezmann (@AntoGriezmann) September 30, 2024
"Elastiko hau janztea ohorea eta pribilegioa izan da. 2014ko martxotik aurtengo irailera bitartean, une sinestezinak bizitzeko aukera izan dut, taldekide apartekin batera. Beti gogoan izango ditugun garaipenak bizi ditugu", gehitu du Griezmannek. Irailaren 9an jokatu zuen azken partida internazional bezala, Belgika aurkari.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa