16:22

Futbola

Serie A

Erromak De Rossi entrenatzailea kargugabetu du, eta Ivan Juric da teknikari berria

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Danielle De Rossik ez du jarraituko Italiako taldea zuzentzen. Klubak kargugabetu egin du eta Juric fitatu du haren ordez. Sasoi honetan, Erromak hiru puntu baino ez ditu lortu lehen lau jardunaldietan.

  • Daniele De Rossi, Erromako entrenatzaile ohia. Argazkia: @OfficialASRoma

    Daniele De Rossi, Erromako entrenatzaile ohia. Argazkia: @OfficialASRoma

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Erroma futbol-taldeak, Athleticek Europa Leaguen izango duen lehen aurkariak, ezustean kargugabetu du Daniele De Rossi entrenatzailea, lau jardunaldi eta gero. Italiako klubak azaldutakoaren arabera, "lehenbailehen bueltatu nahi dute ezarritako bidera, oraindik denboraldia abiatzen ari denean". 

Klubak De Rossiren kargugabetzea iragarri eta ordu gutxira jakinarazi du Ivan Juricek zuzenduko duela taldea 2024-2025 sasoi bukaerara arte. Kroaziarra Torinoko entrenatzailea izan da azken hiru denboraldietan.

3 puntu 4 jarunalditan, De Rossiren zuzendaritzapean

De Rossiren Erromak hiru puntu bildu ditu Serie A ligako azken lau jardunaldietan; beraz, inork espero ez zuen kargugabetzea eragin dute emaitza txarrek. Joan den urtarrilean iritsi zen taldera, Jose Mourhino ordezkatzeko. Handik hilabete gutxira, 2027ko ekainaren 30era arte berritu zuen kontratua.

"Erromak iragarri du Daniele De Rossik ez duela lehen taldeko entrenatzailea izaten jarraituko", azaldu du klubak ohar labur batean. "Danielentzat etxea izango da hau beti, eta azken hilabeteotan arduraz eta grinaz egindako lana zinez eskertu nahi diogu", gaineratu du.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena