22:25

Futbola

Eurokopa

Ingalaterra eta Herbehereak finalerdietan izango dira, Suitza eta Turkia kanporatuta

EITB Media

Ingalaterrak penaltietan kanporatu du Suitza, eta Herbehereetako selekzioak Turkiak hasieran sartutako golari buelta eman dio.

  • Ingalaterra sailkapena ospatzen. Argazkia: EFE

    Ingalaterra sailkapena ospatzen. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ingalaterra eta Herbehereak Eurokopako hurrengo fasera igaroko dira, final-laurdenetan Suitza eta Turkia menderatuta, hurrenez hurren, eta elkarren aurka jokatuko dute finalerdietan.

Lehen zatia oso parekatuta hasi da, 35. minutuan Akaydinek Turkia aurretik jarri duen arte. Hortik aurrera, turkiarrek atzerapausoa eman dute eta nederlandarrek hartu dute jokoaren kontrola, aurkariaren areara etengabe iritsita.

Bigarren zatiak ez du partidaren gidoia aldatu, eta Herbehereetako selekzioak erasoan jarraitu du. 70. minutuan iritsi zaie saria, De Vrijek markagailua parekatu duenean (1-1). Apur bat geroago, 76. minutuan, taldeko jokaldi on bat Müldür turkiarrak bere atean sartutako golarekin amaitu da (2-1), eta gol horrek markagailuari buelta eman dio eta Herbehereak sailkatu ditu.

Turkia azken unera arte saiatu da gola sartzen, baina ez da fin ibili ate aurrean eta kanpoan geratu da.

Ingalaterrak Suitza kanporatu du penaltietan

Ingalaterrako selekzioak Suitza kanporatu du penaltietan, 120 minutu jokatu ostean markagailua 1-1 geratu ostean, eta 2024ko Eurokopako finalerdietan sartu da horrela.

Gareth Southgateren taldeak joko diskretua erakutsi du, futbol eskasarekin eta zelai gaineko erasoko asmo faltarekin, baina Emboloren golari ondo erantzun dio, Sakak bost minutu geroago sartutako golarekin.

Luzapena parekatua izan da, aukera askorik gabe, eta penaltietan Pickfordek lehen jaurtiketa gelditu dio Akanjiri eta Alexander Arnoldek 5-3koa egin du, Ingalaterrari finalerdietarako txartela emateko.

 

Fitxa teknikoa:

1 (5) - Ingalaterra: Pickford; Walker, Stones, Konsa, Trippier (Eze, 78. min); Mainoo (Shaw, 78. min), Rice; Saka, Foden (Alexander Arnold, 115. min), Bellingham (Palmer, 78. min); Kane (Toney, 109. min).

1 (3) - Suitza: Sommer; Rieder (Zuber, 63. min), Schär, Akanji, Rodriguez, Aebischer (Amdouni, 118. min); Freuler (Sierro, 118. min), Xhaka; Ndoye (Zakaria, 99. min), Embolo (Shaqiri, 109. min), Vargas (Widmer, 63. min).

Golak: 0-1, 73. min: Embolo. 1-1, 80. min: Saka.

Penaltiak: 1-0: Palmer, gola. 1-0: Akanji, huts. 2-0: Bellingham, gola. 2-1: Schär, gola. 3-1: Saka, gola. 3-2: Shaqiri, gola. 4-2: Toney, gola. 4-3: Amdouni, gola. 5-3: Alexander Arnold, gola.

Epailea: Daniele Orsato (Italia). Txartel horia atera die Schär (32. min) eta Widmer (85. min) suitzarrei eta Kane (66. min) ingelesari.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    22 12:15 - 14:00 ATLETISMOA | Amurrioko Krosa
    22 16:00 - 17:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak
    22 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena