20:57

Futbola

Eurokopa 2024

Merinok luzapenaren amaieran sartutako golak finalerdietara sailkatu du Espainia, Alemania kanporatuta (2-1)

EITB Media

Espainiako selekzioak 2-1 irabazi dio Alemaniakoari Eurokopako final-laurdenetako partida, eta finalerdietarako sailkatu da horrela. Partida luzapenean erabaki da, eta Mikel Merinok sartu du espainiarrei garaipena eman dien gola.

  • MIkel Merino

    MIkel Merino Espainiako selekzioko jokalaria Alemaniari sartutako gola ospatzen. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Espainia Eurokopako finalerdietarako sailkatu da, final-laurdenetan Alemania 2-1 menderatuta. Luzapenean erabaki da partida, eta Mikel Merinok 119. minutuan sartutako golak eman dio sailkapena Espainiako selekzioari.

Lehen zatia parekatua eta lehiatua izan da. Espainiak eraman du arrisku sentsazio handiagoa aurkariaren ate ingurura; Alemaniak baino abagune argiagoak izan ditu, baina bi taldeetako bat ere ez da gai izan besteak babestutako atea zulatzeko. Horrenbestez, golik gabeko berdinketarekin amaitu dira lehen 45 minutuak (0-0).

Bigarren zatian, Espainia erasokor zelairatu da, eta gola sartu du 51. minutuan; Dani Olmok egin du 1-0ekoa, Lamine Yamalen pasea baliatuta.

Neurketako lehen golaren ostean, Espainia izan da baloiaren jabe. Alemania ezinean ibili da, baina azken txanpan erasora jo du Nagelsmannek zuzendutako taldeak. Alemaniarrek atzean sartu dute Espainia, eta 89. minutuan lehia berdintzea lortu du; Wirtzek jarri du 1-1ekoa markagailuan.

Epaileak luzatutako lau minutuetan ez da gol gehiago egon, eta partidak luzapena behar izan du.

Luzapenean, bi taldeek izan dituzte golak sartzeko aukerak. Alemaniak hobeto jokatu du, eta gehiago hurbildu da Unai Simonek babestutako atera. Oyarzabalek ere, pare bat abagune izan ditu Espainiarentzat.

Bazirudien irabazlea penalti jaurtiketetan erabakiko zela, baina 119. minutuan Mikel Merinok gola sartu du Espainiarentzat, Dani Olmoren erdiraketa errematatu eta Neuer atezaina gaindituta (2-1).

Amaieran, Carvajalek bigarren txartel horia ikusi du, eta epaileak egotzi egin du. Alemania azken unera arte borrokatu da, sufriarazi egin dio Espainiari, baina, azkenean, Espainiako selekzioa izan da irabazlea (2-1).

Fitxa teknikoa:

2 - Espainia: Unai Simon; Dani Carvajal, Laporte, Le Normand (Nacho, 46. min), Cucurella; Rodri, Fabian (Joselu, 102. min), Pedri (Dani Olmo, 8. min); Lamine Yamal (Ferran Torres, 63. min), Nico Williams (Mikel Merino, 79. min); eta Morata (Oyarzabal, 79. min).

1 - Alemania: Neuer; Kimmich, Rudiger, Tah, Raum (Mittelstadt, 57. min); Emre Can (Andrich, 46. min), Kroos; Sané (Wirtz, 46. min), Gundogan (Füllkrug, 57. min), Musiala; eta Havertz (Anton, 91. min).

Golak: 1-0, 52. min: Dani Olmo. 1-1, 89. min: Wirtz. 2-1, 119. min: Mikel Merino.

Epailea: Anthony Taylor (ING). Txartel horia atera die Rüdiger (13), Raum (27), Andrich (56), Kroos (67), Mittelstadt (73), Schlotterbeck (89), Wirtz (94) eta Undav (113) Alemaniako jokalariei; baita Le Normand (30), Ferran Torres (74), Unai Simon (82), Carvajal (100), Rodri (110), Fabian (120) eta Morata (120) Espainiako futbolariei ere. Carvajal egotzi du, bi txartel hori aterata (100 eta 121).

 

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    22 12:15 - 14:00 ATLETISMOA | Amurrioko Krosa
    22 16:00 - 17:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak
    22 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena