Futbola
2024KO EUROKOPA
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Diogo Costa atezain portugaldarrak hiru jaurtiketa gelditu zizkien esloveniarrei penaltietan (neurketa hutsean amaitu zen), eta hurrengo kanporaketarako txartela eman zion bere selekzioari.
Portugaleko kideek Diogo Costarekin batera ospatu zuten final-laurdenetarako txartela. Argazkia: EFE
Portugalek Eslovenia menderatu zuen bart, penaltietan (3-0, luzapenaren amaierara golik gabeko berdinketarekin iritsi ostean), eta 2024ko Eurokopako final-laurdenetarako txartela lortu zuen. Ostiralean Frantziaren aurka jokatuko du (21:00), Diogo Costa atezainaren lan bikainari esker.
Frankfurteko Deutsche Bank Park futbol-zelaiak ez zuen golik ikusi 120 minututan portugaldarren eta esloveniarren arteko lehia gogor eta estu batean.
Cristiano Ronaldoren malkoak
Eurokopako kanporaketetan Cristiano Ronaldoren markako hamabigarren partidan, Ronaldok ez zuen golik sartu; are gehiago, luzapenean penalti bat ere huts egin zuen. Hala ere, ez zion ukorik egin penalti-txandako lehen jaurtiketari. Gola erdietsi zuen eta, aldi berean, barkamena eskatu zien bere zaleei, aurretik huts egin zuen penaltiagatik, zeinaren ondoren negarrez aritu zen tarte batean.
Cristiano Ronaldo negarrez, luzapenean penalti bat huts egin ondoren. Argazkia: EFE. Foto: EFE
Esloveniak, bere aldetik, azken 17 partida ofizialetatik bi bakarrik galdu ditu, eta txapelketari agur esan dio neurketarik galdu gabe. Hori bai, irabaztea zer den ere ez daki; izan ere, multzoen fasean hiru berdinketa lortu zituen, eta Portugalen aurkako final-zortzirenetako kanporaketa ere berdindu egin zuen, penaltietan galdu arren, orain arteko bere Eurokoparik onenean.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa