21:10

Futbola

Eurokopa 2024

Ingalaterrak Eslovakia gainditu du luzapenean eta Eurokopako final-laurdenetan izango da (2-1)

EITB MEDIA

Jude Bellinghamek txilenaz eta Kanek buruz sartutako golek, garaipena eman diete ingelesei. Eslovakiarrak aurretik joan dira markagailuan Schranzek lehen zatian egindako golari esker.

  • Harry Kane eta Jude Bellingham azken minutuan sartutako gola ospatzen.

    Harry Kane eta Jude Bellingham azken minutuan sartutako gola ospatzen. ARGAZKIA:EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ingalaterra Eurokopako final-laurdenetako taldea da luzapenean Eslovakiako selekzioari 2-1 irabazi ondoren. Francesco Calzonaren taldeak aurrea hartu du markagailuan Schranzek sartutako golari esker, baina partida amaitzeko minutu bat falta zela Jude Bellinghamek berdinketaren gola sartu du txilena zoragarri batean. Luzapenean, Kanek behin betiko 2-1ekoa sartu du burukada bikain batean.

Partida kolpe trukaketa batekin hasi zen, baina aukerarik argienak eslovakiarrentzat izan dira. 10. minutura iritsi aurretik bi aukera argi izan dituzte. Lehenengoan Hanckoken erdiraketara ez da errematatzailerik iritsi eta baloia zurtoinetik gertu joan da. Bigarrenean Haraslin bakarrik geratu da Pickford atezainaren aurrean eta Trippierrek goleko marran atera du baloia.

"Three Lionsek" zehaztasunik gabe jarraitzen zuten eta 25. minutuan Eslovakiak aurrea hartu du markagailuan Ivan Schranzek sartutako golari esker. Kuckak Strelertarrek jasotako baloi luze bat ukitu eta Schranz bakarrik utzi du Pickford atezainaren aurrean.

Ordurako Gareth Southgaten taldeak erdiraketetan oinarritzen zituen erasoak eta ez zuten aurkariaren atzealdean arazorik sortzeb. Gauzak horrela 0-1 iritsi dira atsedenaldira, nahiz eta Ingalaterrak % 77ko baloi jabetza izan.

Southgatenek martxa bat gehiago sartu dute bigarren zatian eta epaileak baliorik gabe utzi du Fodenen gol bat. Francesco Calzonaren selekzioak gertu izan du bigarren gola zelai erditik egindako jaurtiketa batekin. Ingelesen deskonexio batean baloia solte geratu da eta Streelleren jaurtiketa kanpora joan da gutxigatik.

Eslovakiarren maila fisikoa jaitsiz joan da eta britainiarren berdinketa gertu izan da Harry Kanen burukada batean. 80. minutuan Declan Ricek ingelesen aukerarik argiena izan du, baina bere jaurtiketa zutoinera joan da.

Arauzko denboraren azken jokaldian, Jude Bellinghamek luzapena behartzea lortu du txilenaz sartutako golari esker. Luzapena hasi eta berehala iritsi da Ingalaterraren bigarren gola jokaldi nahasi batean, non baloia garbi geratu den Harry Kanek buruz errematatzeko. Hortik aurrera Southgaten taldea ondo defendatu da eta Eslovakiak ezin izan du berdinketaren gola sartu.

Gauzak horrela, azkenean Ingalaterrak neurtuko ditu indarrak Suitzaren aurka final-laurdenetan.

Fitxa teknikoa:

2 - Ingalaterra: Pickford; Walker, Stones, Guéhi, Trippier (Palmer, 71. m.) 65); Rice, Mainoo (Eze, m. 84); Saka, Bellingham, Foden (Toney, m. (94); Kane.

1 - Eslovakia: Dubravka; Pekarík (Tupta, m. 109), Vavro, Skriniar, Hancko; Kucka (Bero, m. 82), Lobotzka, Duda (Benes, m. 81); Schranz (Gyomber, m. 93), Strelec (Bozenik, m. 61), Haraslin (Suslov, m. 61) .Goles: 0-1, m. 25: Schranz. 1-1, m. 90+5: Bellingham. 2-1, m. 91: Kane.

Epailea: Umut Meler (Turkia). Txartel horia atera dio Guehi (m. 3), Mainoo (m. 6) eta Bellingham (m. 16) ingelsei eta Eslovakiako Kucka (m. 13), Skriniar (m. 46+) eta Pekariri (m. 77) .

Inzidentziak: 2024ko Eurokopako final-zortzirenetako partida, Alemaniako Gelsenkirchen hiriko AufSchalke Arenan.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    22 12:15 - 14:00 ATLETISMOA | Amurrioko Krosa
    22 16:00 - 17:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak
    22 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena