14:10

Futbola

Eurokopa 2024

Barnabas Varga jokalari hungariarra "egonkor", "aurpegiko hezur batzuk" hautsi ostean

AGENTZIAK | EITB Media

Angus Gunn atezainaren kontra kolpea jaso zuen Eskoziaren aurkako norgehiagokan eta garuneko konmozioa eragin zion.

  • Angus Gunn Eskoziako atezainak eta Hungariako Barnabas Varga aurrelariak talka egin zuten unea.

    Angus Gunn atezainak eta Hungariako Barnabas Varga aurrelariak talka egin zuten unea. ARGAZKIA:EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Barnabas Varga aurrelari hungariarrak "aurpegiko hainbat hezur" hautsi eta garuneko konmozioa eragin dio Angus Gunn atezain eskoziarrarekin izandako kolpeak, Eurokopako multzoen faseko hirugarren jardunaldiko partidan. Hungariako Futbol Federazioak iragarri duenez, jokalaria "egonkor" dago Stuttgarteko ospitalean, eta "aukera gehiago ditu ebakuntza egiteko".

"Ferencvaroseko jokalaria Stuttgarteko ospitale batean dago gaur egun. Berehala jakinaraziko dizuegu bere egoerari buruz berririk baldin badago", gaineratu du federazioak.

29 urteko aurrelaria berdegunean artatu behar izan zuten 70. minutuan Angus Gunn atezain eskoziarrarekin talka egin ondoren. Varga konortea erdi galduta geratu zen soropilean zerbitzu medikoen arreta jaso aurretik. Azkenean futbol zelaitik esku-ohe batean atera zuten.

Partida Hungariako interesen aldeko emaitzarekin amaitu zen, izan ere, partidako azken jokaldian 0-1ekoa lortu zuten, eskoziarrak final-zortzirenetara sailkatzeko aukerarik gabe utziz.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    22 12:15 - 14:00 ATLETISMOA | Amurrioko Krosa
    22 16:00 - 17:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak
    22 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena