20:46

Futbola

Eurokopa 2024

Errumaniak eta Eslovakiak Ukraina eta Belgika gainditu dituzte, E multzoko lehen jardunaldian

Agentziak | EITB MEDIA

Errumaniarrak multzoko liderrak dira, Ukraina 3 eta 0 gaindituta, Stanciuk, Razvan Marinek eta Dragusek egindako golei esker. Eslovakia, aldiz, Belgikari gailendu zaio, Scharanzek egindako golari esker.

  • Errumaniako jokalariak, Ukrainari egindako goletajko bat ospatzen

    Errumaniako jokalariak, Ukrainari egindako goletajko bat ospatzen. Argazkia: Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Errumaniak eta Eslovakiak 2024ko Eurokopako euren lehen puntuak lortu dituzte, Ukrainia eta Belgika mendean hartuta.

Belgika galtzaile atera da Eslovakiaren aurka (0-1), bi selekzioek estreinako partidan. VARetik Lukakuk egindako bi gol baliorik gabe utzi dituzte, eta markagailura igo den gol bakarra Doku atezainak egindako huts galantaren ondorioz iritsi da.

Gol hori lehen zatian iritsi da, 7. minutuan, eta Schranzek egin du. Lukakuk hiru aukera oso argi huts egin ditu, eta bigarren zatian erasokorrago aritu da, baina saritik lortu gabe.

Lukaku protagonista izan da ere bigarren zati horretan, VARetik bi gol baliogabe utzi baitizkiote. Horrez gain, Bakayokok ere aukera argia izan du baina gola ez da iritsi. Ondorioz, Eslovakiak hiru puntu oso garrantzitsu lortu ditu final-zortzirenetara sailkatzeko bidean. Halaber,  Belgikaren ibilbidea okertu egin da.  

Fitxa teknikoa:

0 - Belgika: Casteels; Castagne, Debast, Faes, Carrasco (Lukebakio, 84. min); Mangala (Bakayoko, 58. min), Onana, De Bruyne; Doku (Openda, 84. min), Lukaku eta Trossard (Trossard, 74. min).

1 - Eslovakia: Dubravka; Pekarík, Vavro, Skriniar, Hancko; Kucka, Lobotka, Duda (Obert, 94. min); Schranz (Duris, 81. min), Bozenik (Strelec, 70. min) eta Haraslin (Suslov, 70. min).

Gola: 0-1, 7. min: Schranz.

Epailea: Halil Umut Meler (Turkiarra). Txartel horia atera die Belgikako Mangala (30. min), Tieleemans (76. min) eta Lukebakio (85. min) jokalariei, eta Eslovakiako Schranz (41. min) jokalariari.

 

Errumania-Ukraina

Errumaniak Ukraina hartu du mendean, 3-0, astelehenean, Munichen, Alemanian jokatzen ari diren 2024ko Eurokopan, E multzoko lehenengo partidan. Stanciuk, Razvan Marinek eta Dragusek, 30., 53. eta 56. minutuetan, Errumaniaren golak sartu dituzte; horrenbestez, selekzio garaileak bikain ekin dio txapelketari.

Errumaniak joko ona egin du, eta, hori gutxi balitz bezala, Andriy Lunin Ukrainako eta Real Madrileko atezaina ez da bat ere fin ibili; Luninek egindako bi akatsek ekarri dituzte Iordanescuren taldearen bi gol. Errumanik 24 urte zeramatzan Eurokopako partida bat irabazi gabe.

Azken asteotan jokatutako lagunarteko norgehiagoketan, Errumaniak ez zituen lortuta emaitza onik, baina Alemanian, ordea, argi utzi du une egokian dagoela. Stanciuk egin du 1-0ekoa, 30. minutuan, Luninek huts eginda; bigarren zatian, zortzigarren eta hamaikagarren minutuetan, Razvan Marinek eta Dragusek markagailua erabat biribildu dute. Emaitza horrek aukera handia ematen dio Errumaniari final zortzirenetan sartzeko.

Fitxa teknikoa

3 - Errumania: Ni¿a; Ra¿iu, Dragu¿in, Burca, Bancu; Marius Marin (Rus, 75. min); Man (Ianis Hagi, 62. min), Razvan Marin, Stanciu (Racovitan, 84. min), Coman (Mihaila, 62. min); Dragus (Puscas, 75. min).

0 - Ukraina: Lunin; Konoplia (Tymchyk, 72. min), Zabarnyi, Matviyenko, Zinchenko; Shaparenko (Yaremchuk, 62. min), Stepanenko (Brazhko, 62. min); Tsygankov (Yarmolenko, 62. min), Sudakov (Malinovsky, 83. min), Mudryk; Dovbyk.

Golak: 1-0, 30. min: Stanciu. 2-0, 53. min: Razvan Marin. 3-0, 56. min: Dragus.

Epailea: Glenn Nyberg (Suedia). Konoplia (Ukraina) eta Razvan Marin (Errumania) zigortu ditu, txartel horia aterata.

 

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena