23:15

Futbola

Hypermotion Liga

Amorebietak Racing Ferrol menderatu du (3-1), eta Hypermotion Ligako 18. sailkatuak beste puntu ditu

EITB MEDIA

Jandroren taldeak beste behin irabazi du Lezaman, Felix Garretak eta Josue Dorriok lehen zatian eta Iker Unzuetak bigarren zatian penaltiz egindako golei esker. Amorebietak, horrenbestez, sendo jarraitzen du mailari eusteko lehian.

  • Amorebietako jokalariak, partidako goletako bat ospatzen. Argazkia: SD Anmorebieta.

    Amorebietako jokalariak, partidako goletako bat ospatzen. Argazkia: SD Anmorebieta.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Amorebietak Racing Ferrol menderatu du, 3-1, ostiral gauean, Lezaman, 2023-24 denboraldiko Hypermotion Ligako 34. jardunaldian. Felix Garretak, 17. minutuan, Josue Dorriok, 33.ean, eta Iker Unzuetak, penaltiz, 82.ean, egin dituzte Bizkaiko taldearen hiru golak, eta Jon Garciak egin du Racing Ferrolen gol bakarra, 85.ean. Hala, Jandroren gizonek Alcorconek beste puntu dituzte, alegia, Hypermotion Ligako 18. postuan dagoen taldearen parean jarri dira; hain zuzen ere, Madrilgo talde horrek zehazten du egun sailkapenean non dagoen mailari eusteko muga, eta horrek argi erakusten du Amorebietak sendo jarraitzen duela lehia horretan.

Amorebieta-Racing Ferrol partidako laburpena (3-1)

Bizkaiko taldearen zaleek partidako jokoaz gozatzeko aukera izan dute. Lehen ordu laurdena beteta, Garretak aurretik jarri du Amorebieta, jokaldi ederra eginez; erdiko atzelariak meritu handiko gola sartu du, 1-0eko.

33. minutuan, Josue Dorriok aldea handitu du. Jauregiren jokaldi polit bat baliatu du bilbotarrak Amorebietaren bigarrena egiteko.

Partidako azken tartean, penaltiz, Iker Unzuetak erabakita utzi du norgehiagoka, 3-0koa eginez. Ia jarraian, Jon Garcia bizkaitarrak Racing Ferrolen 3-1ekoa sartu du. Zornotzako taldearen garaipena ez da arriskuan izan, eta urdinek hiru puntu gehiago batu dituzte horrela.

Fitxa teknikoa

3 - Amorebieta: Magunagoitia; Alvaro Núñez, Mier, Etxeita, Felix, Lasure; Dorrio (Yriarte, 86. min), Moran (Alex Carbonell, 63. min), Sibo (Rayco, 86. min), Morcillo (Edwards, 63. min); eta Jauregi (Unzueta, 74. min).

1 - Racing Ferrol: Ander Cantero; Cubero, Jon Garcia, David Castro, Moi Delgado (Brais Martinez, 63. min); Alex Lopez (Manu Justo, 54. min), Bernal; Nacho (Sabin Merino, 54. min), Iker Losada, Heber; eta Alvaro Gimenez.

Golak: 1-0, 17. min: Felix. 2-0, 33. min: Dorrio. 3-0, 81. min: Unzueta, penaltiz. 3-1, 85. min: Jon Garcia.

Epailea: Avalos Barrera (Kataluniako Batzordea). Txartel horia atera dio David Castro bisitariari.

Gertakizunak: Hypermotion Ligako 34. jardunaldiko partida. Lezaman jokatu dute, eta 1.344 zale bildu dira bertan.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    02 20:30 - 22:00 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroaren aurkezpena
    24 22:15 - 00:30 ERREMONTEA | ''Erremontari'' saioa

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena