Futbola
Oso pozik
Erredakzioa
Nafarroako jokalariak fitxaketarekin oso pozik dagoela onartu du. Javi Martinezek 8 zenbakia eramango du elastikoan.
Albisteak (3)
Bideoak (1)
galeriak (1)
Bayern Muncih taldeko jokalari berriak, eta Budesligako historiako fitxaketa garestienak, Alemaniako taldeak ordaindutako 40 milioi euroak presioa baino motibazioa direla azaldu du.
Javi Martinezek oso pozik dagoela onartu du, eta fitxaketa gauzatzeko arazoak alde batera utzita, "jokatzeko eta entrenatzeko" gogotsu dagoela azaldu du.
"Egoera Athleticek Osasunatik fitxatu ninduenekoaren antzeko da. Athleticek 6 milioi euro ordaindu zituen, eta nik soilik 17 urte nituen. Ez da presioa izan, motibazioa baizik", azaldu du Aiegiko erdilariak. Prentsaurrekoan, Javi Martinez Jupp Heynckes entrenatzailearekin eta Mathias Sammer kirol zuzendariarekin batera izan da.
Nafarroako jokalariak "entrenatzaileak nahi duen postuan" jokatuko duela azaldu du. Hala ere, ia bere ibilbide osoan erdilari postuan aritu dela argi utzi du, zentral gisa soilik iragan denboraldia jokatu baitzuen.
Sammerrek, Javi Martinezek ez duela "fitxaketaren prezioaren errua" adierazi du. Kirol zuzendariak Bayern Munichek jokalaria nola edo hala nahi zuela onartu du.
"Jokalari hau nahi genuen, eta prezioa hori izan da. Javi Martinezek ezin izan du ezer egin. Gainera, bere soldata negoziatzeko orduan, Bayern Munichen jokatu nahi zuela argi gelditu zitzaigun", azaldu du Mathias Sammerrek.
Heynckesek, Aiegiko jokalariaren atzetik urteak daramatzala onartu du. Bayer Leverkusen taldeko entrenatzaile lanetan aritu zenean ere, Javi Martinezek bere interesa piztu zuela azaldu du, eta fitxaketarekin oso pozik dagoela onartu du.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa