21:28

Futbola

Eurokoparako sailkatzea

Lete, Paredes, Oroz, Lucia Garcia, Damaris eta Bibi deitu dituzte Espainiak, Herbehereek eta Alemaniak

EITB MEDIA

2025eko Eurokopako lehenengo bi sailkatze partidak jokatzeko deitu dituzte. Espainiak Elene Lete, Irene Paredes, Maite Oroz eta Lucia Garcia hautatu ditu, Herbehereek Damaris Egurrola, eta Alemaniak Bibiane Schulze.

  • Elene Lete Realeko atezaina, jokaldi batean. Argazkia: EFE.

    Elene Lete Realeko atezaina, jokaldi batean. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Elene Lete, Irene Paredes, Maite Oroz, Lucia Garcia, Damaris Egurrola eta Bibiane Schulze jokalariak Espainiako, Herbehereetako eta Alemaniako selekzioek deitu dituzte, 2025ean Suitzan jokatuko duten Eurokoparako lehenengo bi sailkatze partidetarako. Hain zuzen ere, Montse Tome Espainiako hautatzaileak Lete, Paredes, Oroz eta Lucia Garcia deitu ditu, Herbehereetako entrenatzaile Andries Jonkerrek Damaris aukeratu du, eta, Alemanian, Horst Hrubesch hautatzaileak deitu du Bibi.

Hala, Realeko Lete, Bartzelonako Paredes, Real Madrileko Oroz eta Manchester Unitedeko Lucia Garcia Espainiako zerrendan dira; Espainiako selekzioak Belgika eta Txekia izango ditu aurkari, hurrenez hurren apirilaren 5ean eta 9an.

Olympique Lyon taldean dabilen Damarisek Italiaren eta Norvegiaren aurkako neurketetan izango du jokatzeko aukera, Herbehereekin.

Bibi, Athleticekoa bera, Alemaniak Austriaren eta Islandiaren aurka jokatuko dituen partidetarako deitu dute.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena