18:51

Futbola

Euskal Selekzioa-Uruguai

Jagoba Arrasatek hamahiru debutari dituen zerrenda bat iragarri du Euskal Selekzioa-Uruguai partidarako

EITB MEDIA

Euskal Selekzioaren hautatzaile berriak Athleticeko sei jokalari deitu ditu, eta Realeko hiru, Osasunako hiru eta Alaveseko hiru, bai eta EA Sports Ligan ez dabiltzan bost futbolari ere.

  • Ander Guevara berriro ere ibiliko da Euskal Selekzioan. Argazkia: EFE.

    Ander Guevara berriro ere ibiliko da Euskal Selekzioan. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Jagoba Arrasate Euskal Selekzioaren hautatzaile berriak hamahiru debutari dituen zerrenda bat iragarri du, asteartean, larunbateko Euskal Selekzioa-Uruguai partidarako; neurketa 20:00etan hasiko da, San Mamesen. Hain zuzen ere, Arrasaten emandako zerrendan, Athleticeko sei jokalari daude, eta Realeko hiru, Osasunako hiru eta Alaveseko hiru, bai eta EA Sports Ligan ez dabiltzan bost gizon ere.

Testuinguru horretan, hona hemen zein jokalarik egingo duten debuta larunbatean, Uruguai aurkari, Euskal Selekzioan: Athleticeko Agirrezabalak, Imanolek eta Adu Aresek; Realeko Jon Pachecok eta Jon Ander Olasagastik; Osasunako Aitor Fernandezek, Unai Garciak eta Jon Moncayolak; Alaveseko Andoni Gorosabelek eta Alex Solak; Udineseko Oier Zarragak; Gironako Ivan Martinek; eta Sporting Bragako Alvaro Djalok.

Beste zazpi gizonek, aldiz, esperientzia dute Euskal Selekzioaren jokalari bezala, eta, beraz, berriro ere deitu dituzte; hauek dira: Dani García, Mikel Vesga eta Asier Villalibre (Athletic), Aritz Elustondo (Reala), Ander Guevara (Alaves), Martin Aguirregabiria (Famalicao) eta Roberto Torres (Gol Gohar Sirjan). Dani Garcia eta Roberto Torres hiru aldiz zelairatu dira elastiko berdeaz jantzita, eta, ondorioz, beraiek jokatu dituzte neurketarik gehien, deitutako futbolariei erreparatuta.

Euskal Selekzioak Costa Rica izan zuen aurka orain arte jokatu duen azken norgehiagokan, 2020ko azaroan; partida horretan aritu ziren jokalariak kontuan izanik, errepikatuko dute orain esandako Dani Garciak eta Torresek, eta, halaber, Guevarak eta Villalibrek.

Hau da, osorik, Euskal Selekzioaren deialdia, Jagoba Arrasate hautatzaileak zehaztutako postuak kontuan izanik:

Atezainak: Aitor Fernandez eta Julen Agirrezabala.

Atzelariak: Andoni Gorosabel, Martin Aguirregabiria, Aritz Elustondo, Unai Garcia, Jon Pacheco eta Imanol Garcia de Albeniz.

Erdilariak: Dani Garcia, Jon Moncayola, Ander Guevara, Mikel Vesga, Jon Ander Olasagasti eta Oier Zarraga.

Aurrelariak: Alex Sola, Roberto Torres, Ivan Martin, Alvaro Djalo, Adu Ares eta Asier Villalibre.

 

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    22 12:15 - 14:00 ATLETISMOA | Amurrioko Krosa
    22 16:00 - 17:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak
    22 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena