20:10

Futbola

Martxoak 23, larunbata

EITBk zuzenean emango du, martxoaren 23an, Euskal Selekzioa-Uruguai partida

EITB MEDIA

Neurketa San Mamesen jokatuko dute, 20:00etan, eta ETB1ek eta eitb.eus-ek emango dute. 2020ko azaroan jokatu zuen azkenekoz Euskal Selekzio absolutuak, eta, hortaz, hiru urte baino gehiago joan dira azken norgehiagoka hori izan zenetik.

  • Partida martxoaren 23an jokatuko dute, 20:00etan, San Mamesen.

    Partida martxoaren 23an jokatuko dute, 20:00etan, San Mamesen.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

EITBk zuzenean emango du, martxoaren 23an, larunbatez, Euskal Selekzioa-Uruguai partida. Neurketa San Mamesen jokatuko dute, hain zuzen ere 20:00etan, eta ETB1ek eta eitb.eus-ek emango dute. 2020ko azaroan jokatu zuen azkenekoz Euskal Selekzio absolutuak, eta, hortaz, hiru urte baino gehiago joan dira azken norgehiagoka hori izan zenetik.

Hala, ETBko ikusleek eta eitb.eus-eko erabiltzaileek zuzenean ikusi ahalko dute Euskal Selekzioaren eta Uruguairen arteko partida. Historian hirugarrenez arituko dira bi selekzio horiek nor baino nor gehiago: aurrenekoan, 1998ko abenduan, Anoetan, Euskal Selekzioak 5-1 irabazi zuen, Kuko Zigandak, Oscar de Paulak, Iñigo Idiakezek eta Josu Urrutiak sartutako golei esker (Zigandak bi egin zituen), eta bigarrenean, 2003ko abenduan, San Mamesen, Euskal Selekzioak 2-1 menderatu zuen Uruguai, eta Bolok sartu zituen bi golak.

Euskal Selekzioaren aurkariak, Uruguaik, bi aldiz irabazi du Munduko Txapelketa (1930ean eta 1950ean), Joko Olinpikoetako bi urrezko domina ditu, eta 15 aldiz izan da Amerikako Kopako txapeldun. Marcelo Bielsa da Uruguaiko egungo entrenatzailea; argentinarrak Athletic zuzendu zuen, 2011tik 2013ra bitartean, eta, horrenbestez, Bilbora bueltatuko da, partida honetarako.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena