23:05

Futbola

Nazioen Liga

Espainiak Nazioen Liga irabazi du, finalean Frantzia 2-0 mendean hartuta

EITB MEDIA

Aitana Bonmatik eta Mariona Caldenteyk sartu dituzte Montse Tomeren taldeari titulua eman dioten golak. Hala, Irene Paredes, Elene Lete, Oihane Hernandez, Maite Oroz eta Lucia Garcia historiako aurreneko Nazioen Ligako txapeldunak dira.

  • Espainiako selekzioa, podiumean, finala bukatuta. Argazkia: EFE.

    Espainiako selekzioa, podiumean, finala bukatuta. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Espainiako selekzioak 2023-24ko Nazioen Liga irabazi du, asteazkenean, Frantzian txapelketako finalean 2-0 mendean hartuta. Aitana Bonmatik eta Mariona Caldenteyk sartu dituzte Montse Tomeren taldeari titulua eman dioten golak; hala, Irene Paredes, Elene Lete, Oihane Hernandez, Maite Oroz eta Lucia Garcia Euskal Herriko futbolariak historiako aurreneko Nazioen Ligako txapeldunak dira.

Espainiak, egungo munduko txapelduna bera, merezita eskuratu du garaipena, Cartuja futbol zelaian jokatutako finalean. Frantzia baino gehiago izan da. Tomeren taldeak kontrolpean izan du jokoa, eta 32. minutuan sartu du 1-0ekoa, Bonmatiren bidez; azken hori finaleko Jokalaririk Onenarentzako Saria eman diote. Bigarren zatiko 18. minutuan, Caldenteyk beste gol bat egin du, eta markagailua biribildu.

Finalaurrekoan Herbehereak menderatuta, Espainiak bermatuta zuen Parisko Joko Olinpikoetarako txartela; udaran izango dira horiek. Espainia faborito nagusietakoa izango da, dominak lortzeko lehian; izan ere, bi titulu jarraian irabazi ditu: Munduko Txapelketa eta Nazioen Liga.

Tomek eta Frantziako hautatzaile Herve Renardek finalaurrekoetan ateratako hamaikakoen aldeko apustua egin dute. Espainiak hasieratik bereganatu du baloiaren jabetza; Frantziak, aldiz, atzealdean talde sendoa denez, nahiago izan du bere zelaian itxarotea.

Emaitza 1-0 zihoala, atsedenaldia amaituta, Frantzia ahalegindu da aurrerapausoa ematen, eta erasoan indar handiagoa erakusten; baina Espainiak, bigarren zatian egin duen aurreneko arriskuko jokaldian, bigarren gola lortu du, eta horrek emaitza erabaki egin du.

Irene Paredes hasierako hamaikakoan irten da, eta partida osoa jokatu du; Oihane Hernandez, ordea, azken 25 minutuetan aritu da berdegunean. Lete, Oroz eta Lucia Garcia ez dira zelairatu, Sevillan izandako norgehiagokan.

Alemaniak bereganatu du Nazioen Ligako hirugarren postua, Herbehereak 2-0 menderatuta.

Fitxa teknikoa:

2 – Espainia: Coll; Batlle (Oihane Hernandez, 68. min), Paredes, Codina, Carmona; Bonmati, Aleixandri, Hermoso (Lopez, 86. min); Del Castillo (Navarro, 73. min), Paralluelo eta Caldentey.

0 – Frantzia: Peyraud-Magnin; Da Silva, Lakrar, Mbock Bathy, Karchaoui; Henry (Dali, 58. min), Geyoro, Diani (Dufour, 77. min), Bacha (Majri, 77. min); Katoto (Cascarino, 58.min) eta Le Sommer.

Golak: 1-0, 32. minutuan: Aitana Bonmati. 2-0, 53. minutuan: Mariona Caldentey.

Epailea: Tess Olofsson (Suedia). Espainiako Ona Batlle eta Frantziako Diani zigortu ditu,txartel horia ateraz.

Gertakizunak: 2023-24ko Nazioen Ligako finala, Cartujan. 32.657 zale izan dira futbol zelaian.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 Zuzenean 11:50 - 12:15 ''HELMUGA'' saioa
    22 Zuzenean 12:20 - 14:00 ATLETISMOA | Amurrioko Krosa
    22 16:00 - 17:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak
    22 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena