Futbola
Joaneko partida, Camp Noun
Erredakzioa
Superkopako joaneko partida jokatuko dute ostegun honetan (22:30ean). Joaneko partida Camp Noun izango da.
Puyol eta Ozil, iazko Bartzelona-Real Madril partidan. Argazkia: EFE
Barçan aldekate ugari egon dira. Pep Guardiola ez da jada lehen taldeko entrenatzailea, eta errelebua Tito Vilanovak hartu du. Keita moduko jokalari garrantzitsu bat ere joan egin da, baina bere ordez Alex Song fitxatu dute. Real Madrilen, ordea, ez da aldaketa askorik egon. Luka Modricen zain dago talde madrildarra, eta Morata lehen taldeko jokalaria izatera pasako dela da berritasun nagusia. Pepe baja izango da Ligako partidan hartu zuen kolpetik ez baita sendatu.
Iazko Superkopan, istiluak egon ziren bi taldeen artean. Mourinhok eta Vilanovak liskar tamalgarria izan zuten, baina badirudi, aurtengoan ez dela horrelakorik gertatuko. Bi entrenatzaileak, lasaiago daude. Vilanova eta Mourinho zigortuak izan ziren, baina Federazioak zigorra kentzea erabaki zuen. Ondorioz, biak aulkian egongo dira.
Ustezko hamaikakoak:
Bartzelona: Valdes; Alves, Pique, Mascherano, Jordi Alba; Busquets, Xavi, Cesc Fabregas; Iniesta, Messi eta Alexis Sánchez.
Real Madril: Casillas; Arbeloa, Raul Albiol, Sergio Ramos, Coentrao; Khedira, Xabi Alonso; Di María, Özil, Cristiano Ronaldo eta Benzema.
Epailea: Clos Gomez.
Zelaia: Camp Nou.
Ordua: 22.30.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa