09:45

Futbola

Londresen

Bonmati eta Messi izan dira nagusi FIFAren The Best sarietan

AGENTZIAK | EITB MEDIA

2023ko munduko jokalari onenen bozketan irabazi dute bi futbolariek, astelehen gauean Londresko Apollo Antzokian ospatutako ekitaldian.

  • Aitana Bonmati, The Best FIFa saria jasotzen

    Aitana Bonmati, The Best FIFa saria jasotzen. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Aitana Bonmati eta Leo Messi saritu zituzten astelehen gauean FIFAren The Best sarietan, 2023ko munduko jokalari onenaren kategorian, Londresko Apollo Antzokian egindako galan.

Bartzelonako jokalaria Jennifer Hermosoren eta Linda Caicedoren aurretik geratu zen bozketan. Jokatutako txapelketa guztietan saritu dute Bonmati, eta orain arte hori lortu duen bakarra izan da. "2024. urtea garaikur hau jasotzen hasteaz oso harro nago, baina jokatu dudan taldeei zor diet lorpena. Haiek gabe ez nintzateke hemen egongo, eta ez nintzateke naizen jokalaria izango", esan zuen Bonmatik agertokitik. Messirentzat, berriz, hirugarren The Best saria da. Kylian Mbappé eta Erling Haaland geratu ziren argentinarraren atzetik. Ez zen hiruretatik inor joan ekitaldira.

Bestetik, Sarina Wiegman, Ingalaterrako hautatzailea, aukeratu zuten emakumezkoen futbol arloan entrenatzaile onena; gizonezkoen futbolea, ordea, Pep Guardiola izan zen onena 2023an. Horiez gain, Ederson Morales eta Mary Earps atezainek ere saria jaso zuten. 

The Best sarietako bozketan selekzioetako entrenatzaileek zein kapitainek ez ezik, kazetari talde batek eta zaleek ere hartzen dute parte, botoak %25era banatuta. 

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena