21:14

Futbola

2024ko Eurokopa

Oyarzabalek min hartu du Zipreren aurkako partidan eta selekzioaren kontzentrazioa utzi du

EITB Media

Selekzioko medikuen lehen azterketaren arabera, "giharretako mina du ezker izterrean"; erresonantzia magnetikoaren zain egon behar da, hausturarik baduen jakiteko.

  • Mikel Oyarzabal, lesioaren unean. Argazkia: EFE

    Mikel Oyarzabal, lesioaren unean. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Mikel Oyarzabal Realeko jokalariak Espainiako selekzioaren kontzentrazioa utzi behar izan du, ostegun honetan Zipreren aurka titular gisa jokatu duen partidan min hartu ostean. Lesioaren larritasuna Realak egingo dizkion probetan ezagutuko da.

Selekzioko medikuen lehen azterketaren arabera, "giharretako mina du ezker izterrean"; erresonantzia magnetikoaren emaitzen zain egon behar da, hausturarik baduen jakiteko.

Euskal aurrelariak Espainiaren bigarren gola sartu ostean hartu du min: Joseluren pase batera heldu nahian luzatu, eta ezker mina sentitu du izterraren atzealdean, Espainiak 1-3ko emaitzarekin irabazi duen partidan.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena