12:08

Futbola

Libertadores Kopa

Fluminensek bere lehen Libertadores Kopa irabazi du, finalean Boca Juniors gaindituta (1-2)

Agentziak | EITB Media

Brasildarrak lehen zatian aurreratu dira, Canok egindako golarekin. Advinculak banakoa egin du bigarren zatian, eta garaipenaren gola John Kennedyk sartu du, luzapenean.

  • Fluminenseko jokalariak, 2023ko Libertadores Koparekin

    Fluminenseko jokalariak, 2023ko Libertadores Koparekin. Argazkia: Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Fluminensek lehen aldiz irabazi du Libertadores Kopa, Boca Juniors Argentinako taldea 1-2 gaindituta, Rio de Janeiroko Maracana futbol zelai mitikoan jokatutako finalean, John Kennedyk 99. minutuan egindako gol bikainari esker.

Brasildarrek, Marcelo Real Madrileko jokalari ohia tartean, ez dute etxean hutsik egin, eta estreinakoz gailendu dira Libertadores Kopako finalean. Partidako lehen gola German Cano argentinarrak egin du, 35. minutuan. Banakoa bigarren zatian egin du Boca Juniorsek, Advinculak sartutako golaren bitartez.

Finala luzapenean erabaki da, Kennedy gaztearen gol bikainarekin. Golegilea kanporatu egin du ondoren epaileak, gola harmailetan ospatzeagatik bigarren txartel horia aterata. Jokalari bat gehiagorekin, Boca partida iraultzen saiatu da, baina Fabrak ere gorria ikusi du eta bi taldeek 10 jokalarirekin amaitu dute partida.  

Emaitza horrekin, Fluminensek altxatu du txapeldunaren kopa, eta Boca bere zazpigarrena irabazi barik geratu da.

Fitxa teknikoa:

1. Boca Juniors: Sergio Romero; Luis Advincula, Nicolás Figal (112. min, Bruno Valdez), Nicolas Valentini, Frank Fabra; Cristian Medina (106. min, Taborda), Ezequiel Fernandez (106. min, Saracchi), Pol Fernandez, Valentin Barco (77. min, Langoni); Miguel Merentiel (91. min, Janson) eta Edinson Cavani (77. min, Benedetto).

Entrenatzailea: Jorge Almiron.

2. Fluminense: Fábio; Samuel Xavier (84. min, Guga), Nino, Felipe Melo (51. min, Marlon), Marcelo (79. min, Diogo Barbosa); Andre, Paulo Henrique Ganso (79. min, John Kennedy), Martinelli (79. min, Lima); Jhon Arias, Keno (101. min: David Braz) eta German Cano.

Entrenatzailea: Fernando Diniz.

Golak: 0-1, 35. min: German Cano. 1-1, 71. min, Advincula. 1-2, 98. min: John Kennedy.

Epailea: Wilmar Roldan, kolonbiarra.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    22 12:15 - 14:00 ATLETISMOA | Amurrioko Krosa
    22 16:00 - 17:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak
    22 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena