17:53

Futbola

Jakinarazpena

39 jokalarik emakumezkoen futbolaren organigrama berregituratzea eskatu dute

Agentziak | EITB MEDIA

Futbolariek, besteak beste, RFEFko presidentearen dimisioa eta hainbat departamenturen "berregituraketa" eskatu dute. Bestalde, Montse Tome hautatzaile berriaren aurkezpena eta jokalarien deialdia atzeratu egin dira.

  • Espainiako selekzioko jokalariak, Munduko Koparekin. Argazkia: EFE

    Espainiako selekzioko jokalariak, Munduko Koparekin. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Hogeita hemeretzi jokalarik, tartean munduko 23 txapeldunetatik 21ek, emakumezkoen futboleko organigrama berregituratzeko eskatu diote ostiral honetan Espainiako Futbol Federazioari, eta organismoan egindako aldaketak "leku seguru batean sentitzeko nahikoa ez" direla ziurtatu dute.

Claudia Zornoza Real Madrileko erdilari internazionalak, bere aldetik, Espainiako selekzioaren elastikoa berriro jantziko ez duela iragarri du, eta Australia eta Zeelanda Berriko Munduko Txapelketa jokatu aurretik hartutako erabakia dela adierazi du. Era berean, "elkartasuna" adierazi die bere kideei.

Erdilari madrildarra eta Athenea del Castillo izan dira federazioaren egituran aldaketak egiteko igorritako komunikatua sinatu ez duten munduko txapeldun izandako bi jokalari bakarrak.

Komunikatuan, bestalde, jokalariek bost aldaketa eskatu dizkiote RFEFri: emakumezkoen futboleko organigrama eta lehendakaritzaren eta idazkaritza nagusiaren kabinetea berregituratzea; RFEFko presidentearen dimisioa eta komunikazio eta marketin arloaren berregituraketa, baita segurtasun zuzendaritzarena ere.

"Gaur egun, RFEFri helarazi diogun bezala, egin diren aldaketak emakumezko jokalariak leku seguru batean sentitzeko eta, halaber, emakumeen futbolaren aldeko apustua egiteko ez dira nahikoak",  adierazi dute.

Jokalarien komunikatuaren ostean, RFEFek atzeratu egin du Montse Tomé hautatzaile berriaren deialdiaren iragarpena, Suedia eta Suitzaren aurkako Nazioen Ligako partidetarako.

Montse Tome hautatzaile berriaren aurkezpena eta jokalarien deialdia atzeratu egin dira

Montse Tomé Espainiako futbol hautatzaile berriaren aurkezpen ekitaldia eta bere lehen deialdi ofizialaren iragarpena, ostiral honetan 16:00etan aurreikusita zegoena, Espainiako Futbol Federazioak (RFEF) jakinaraziko duen data jakin batera atzeratu dira.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 Zuzenean 11:50 - 12:15 ''HELMUGA'' saioa
    22 Zuzenean 12:20 - 14:00 ATLETISMOA | Amurrioko Krosa
    22 16:00 - 17:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak
    22 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena