Futbola
Erreginaren Kopa
EITB MEDIA
Eibarrek 0-2 menderatu du Europa, eta Osasuna 0-3 gailendu zaio Fundacion Teneriferi; Bizkerrek, ordea, 0-2 galdu du Rayo Vallecanoren aurka.
Carmenek Osasunaren 0-2koa sartu du. Argazkia: @Osasuna_fem.
Eibar eta Osasuna Erreginaren Kopako bigarren kanporaketarako sailkatu dira, asteazkenean, Europa (0-2) eta Fundacion Tenerife (0-3) menderatuta, hurrenez hurren; Bizkerre, ordea, txapelketatik at gelditu da, Rayo Vallecanoren aurka 0-2 galdu baitu.
Hala, Eibarrek 0-2 menderatu du Europa Nou Sardenya zelaian, Bartzelonan, eta berdegunean erakutsi du F Ligako talde baten eta Federazioaren Lehen Mailako beste baten arteko aldea zein den. Esperanza Pizarrok egin du 0-1ekoa, 28. minutuan, eta 38. minutuan, Europako jokalari batek bere atean sartu du baloia; ondorioz, Eibar 0-2 jarri da. Bigarren zatian ez da golik izan, eta, horrela, Yerai Martinek entrenatzen duen taldea hurrengo kanporaketarako sailkatu da.
Gauean, Tenerifen, Osasunak argi hartu du mendean Fundacion Tenerife (0-3). Josu Dominguezen taldeak lehen zatiko azken minutuetan jarri du kanporaketa oso alde; izan ere, Ari Sanchezek, 41. minutuan, eta Carmenek, lehen zatiaren luzapenean, 0-2koa ezarri dute, eta 89. minutuan egin du Alexiak gorritxoen hirugarren gola.
Bitartean, Getxon, Boluen, Bizkerre (Federazioaren Bigarren Mailakoa) 0-2 hartu du mendean Ligan bere Bizkerreren multzo berean dagoen talde batek, Rayo Vallecanok. Yarimak Madrilgo taldearen aurreneko gola sartu du 8. minutuan, eta Irisek egin du 0-2koa partidako azken txanpan, 77. minutuan.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa