08:43

Futbola

FINALA

Manchester Cityk Europako Superkopa irabazi du, Sevilla penaltietan garaituta

Agentziak | EITB MEDIA

Pep Guardiolak zuzentzen dituen jokalariak nagusi izan dira penaltietan (5-4), Nemanja Gudeljek bosgarren penaltia huts egin ostean. Partida banako berdinketarekin amaitu da.

  • Manchester City, Europako Superkopa titulua ospatzen. Argazkia: EFE

    Manchester City, Europako Superkopa titulua ospatzen. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Manchester Cityk Europako Superkopa irabazi du historian lehen aldiz, Sevilla penaltietan mendean hartuta. Izan ere, Nemanja Gudeljek bosgarren penaltia huts egin du, eta horrek eman dio garaipena Pep Guardiolak zuzentzen dituen jokalariei. Georgios Karaiskakis Atenasko zelaian jokatutako partida banako berdinketarekin amaitu denez, penaltietan erabaki da lehia.

Sevilla 0-1 aurretik iritsi da atsedenaldira, Youssef En-Nesyrik Marcos Acuñaren pase baten ostean egindako gol bikainari esker; Manchester Cityk, ordea, berdinketa lortu du Palmerrek Rodrik erdiratutako baloia sare barrura buruz bidali duenean.

Jose Luis Mendilibarren taldeak ondo jokatu du lehen zatian, Cityk abantaila hartzea saihesteko edo, behintzat, atzeratzeko. Presioa eginez, Edersonen atera gerturatzea lortu dute, nahiz eta hasierako lehen aukera garbia talde ingelesak izan duen.

Ondoren, Txapeldunen Ligako egungo txapelduna bere futbola egiten hasi da, zelaian aurrera eginda. Hala, 10. minutuan, Akek aukera izan du, baina Bonok ahal duen moduan eutsi dio baloiari. Guardiolaren taldeak ez du ia aukerarik sortzea lortu, eta Palmer gaztea Haaland eta Foden baino hobeto ibili da bere tokia bilatzen.

Kevin De Bryune eta Bernardo Silva gabe, Manchester Cityri kosta egin zaio jokoa martxa hartzea, eta Sevillak ideia garbiak zituela erakutsi du. Bono atezainaren aldaratze bat aprobetxatu du Sevillak Acuña hegaletik bilatzeko, eta En-Nesyrik aukera ona izan du Acuñak erditutako baloia buruz errematatuta. Markagailuak, baina, ez du aldaketarik izan.

Penaltiek erabaki dute finala

Banako berdinketa markagailuan, penaltien txanda iritsi da. Manchester Cityko jokalariek bost penaltiak sartu dituzte; Sevillak, berriz, huts egin du azkena, Ederson de Moraes brasildarrak defendatutako atearen zutoinera bidali baitu penaltia Nemanja Gudeljek.

Fitxa teknikoa

1- Manchester City: Ederson; Walker, Akanji, Ake, Gvardiol; Rodri, Kovacic, Foden, Palmer (Julian Alvarez, 85. min), Grealish eta Haaland.

1- Sevilla: Bono; Navas (Montiel, 84. min), Bade, Gudelj, Acuña; Jordan, Rakitic, Oliver (Juanlu, 74. min); Lamela (Suso, 93. min), Ocampos eta En-Nesyri (Mir, 93. min).

Partida amaierako emaitza (1-1)

Golak:

0-1, 25. min, En-Nesyri.

1-1, 63. min, Palmer.

Penaltiak (5-4)

1-0, Haaland; 1-1, Ocampos; 2-1, Julian Alvarez; 2-2, Rafa Mir; 3-2, Kovacic; 3-3, Rakitic; 4-3, Grealish; 4-4, Montiel; 5-4, Walker; 5-4, Gudeljek huts egin du.

Epailea: François Letexier (Frantzia).

Estadioa: Georgios Karaiskakis (Atenas).

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    22 12:15 - 14:00 ATLETISMOA | Amurrioko Krosa
    22 16:00 - 17:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak
    22 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena