15:34

Futbola

Final-zortzirenak

Frantziak Marokoren ametsarekin amaitu du (4-0)

Agentziak | EITB MEDIA

Diani Kadidiatu, Dali eta Le Sommer jokalariek egindako golek (Le Sommerren kasuan, bi) final-laurdenetarako txartela eman diote Herve Renardek entrenatzen duen taldeari.

  • Frantziako jokalariak, Marokori egindako goletako bat ospatzen

    Frantziako jokalariak, Marokori egindako goletako bat ospatzen. Argazkia: Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Frantziak nazioarteko lehiaketetan duen esperientzia, zelai-erdian duen zuhurtzia eta Diani Kadidiatou eta Le Sommer aurrelarien arriskua gehiegi izan dira Marokoko selekzioarentzat. Lehen 45 minutuak nahiko izan dituzte frantziarrek final-zortzirenetako kanporaketa erabakita uzteko. Frantziarrak laugarrenez jarraian izango dira Munduko Txapelketako final-laurdenetan.

Lehenengo minutuetatik, Frantzia erasora atera da, eta erraz sortu dute arriskua Marokoaren arearen inguruan.

Lehen laurdena betetzear zela, Dianik partidako lehen gola egin du.

Golaren ostean, Frantziak erasoan jarraitu du, aurkariari arnasa hartzeko denborarik eman gabe. 19. minutuan, Diani goleatzaileak lekua ikusi du eskuineko hegalean baloiarekin aurrera egiteko, pasea atzera eman du eta Dalik, area barruan bakar-bakarrik, bigarren gola egin du.

Hirugarren gola Le Somerrek egin du hiru minutu geroago. Lehen zatia 3 eta 0ekoarekin amaitu da. Bigarrenean, gauzak ez dira asko aldatu, Maroko aurrera egiten saiatu den arren. 70. minutuan, Le Sommerrek bere bigarrena eta Frantziaren laugarrena egin du, Frantziaren nagusitasuna argi eta garbi utziz.

Frantziako selekzioak Australia izango du aurkari abuztuaren 12an, larunbatean, jokatuko den final-laurdenetako partidan.

Fitxa teknikoa

4 - Frantzia: Pauline Peyraud-Magnin; Elisa De Almeida, Wendie Renard, Sakina Karchaoui (91. min, Aissatou Tounkara), Eve Perisset (81. min, Estelle Cascarino), Selma Bacha; Sandie Toletti (64. min, Vicki Becho), Grace Geroyo, Kenza Dali; Eugene Le Sommer (81. min, Naomi Feller) eta Diani Kadidiatou (91. min, Viviane Asseyi).

Hautatzailea: Herve Renard.

0 - Maroko: Khadija Er-rmichi, Zineb Redouani, Nouhaila Benzina, Nesryse El Chad, Hanane Ait El Haj; Elodie Nakkach (64. min, Sarah Kassi), Anissa Lahmari (64. min, Rosella Ayane); Ghizlane Chebbak, Fatima Tagnaout (64. min, Sofia Bouftini), Sakina Ouzraoui eta Ibtissam Jraidi.

Hautatzailea: Reynald Pedros.

Golak: Diani Kadidiatou (14. min), Dali (19. min), Le Sommer (22. eta 70. minutuetan).

Epailea: Brooke Mayo (AEB). Txartel horia atera dio Hanane Ait El Haj jokalariari 57. minutuan.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    09 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    05 12:00 - 14:00 PALA | Emakumezkoen Larruzko Pilotako VI Bizkaia Paleta Txapelketa (Finala): Irazustabarrena-Galdos vs N. Martin-Gorostiaga
    05 12:45 - 18:00 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: Bigarren etapa
    05 17:15 - 20:00 PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Elordi vs Ezkurdia
    06 23:15 - 00:15 AREA TXIKIA | Eibar vs Amorebieta partidako laburpena

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena