Futbola
Multzoen fasea
EITB MEDIA
1-0eko emaitza izan da bi partidetan, D multzoan. Ondorioz, Ingalaterra dago multzo horretako aurreneko postuan, sei puntu dituela.
Ingalaterraren eta Danimarkaren arteko partidaren une bat. Argazkia: EFE.
Albisteak (8)
Ingalaterrako selekzioak aurrerapauso handia eman du, ostiralean, Australia eta Zeelanda Berriko Munduko futbol Txapelketako final zortzirenetarako sailkatzeko, Danimarka 1-0 mendean hartuta; hori bai, Keira Walsh Ingalaterrako jokalariak lesioa izan du belaunean, eta larria izan liteke. Bitartean, D multzoan ere, Txinak 1-0 menderatu du Haiti.
Horrenbestez, Europako txapeldunak bigarren garaipena lortu du Munduko Txapelketan; izan ere, estreinako neurketan ere irabazi zuen, 1-0, Haitiren aurka. Nolanahi ere, Ingalaterrako selekzioa adi dago, ea zer duen belaunean Walsh Bartzelonako jokalariak; horrek, partidako jokaldi batean, lehen zatian, laprast egin du, eta esku ohe batean atera dute berdegunetik.
Lauren Jamesek sartu du Ingalaterraren gola, lehen minutuetan, eta garaipena eman dio Sarina Wiegmanen taldeari; Jamesek areatik kanpoko jaurtiketa baten bidez egin du gol hori. Ingalaterrak, baina, ez du asmatu erasoan, eta Amalie Vansgaardek, 87. minutuan, gertu izan du berdinketa, langara errematatu baitu, buruz.
Danimarkak, ordea, hiru puntu ditu, Txinak beste. Txinak 1-0 irabazi du Haitiren kontrako partidan; Haitik ordubete baino gehiago eman du hamar jokalari zituela, baina gol erabakigarria 73. minutuan iritsi da, ez lehenago. Wang Shuangek sartu du, penaltiz.
Kethna Louis (Haiti) eta Linyan Zhang (Txina), jokaldi batean. Argazkia: EFE
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa