00:23

Futbola

BIGARREN FINALERDIA

Nazioen Ligako bigarren finalista da Espainia, Italiaren aurka gailendu ostean

EITB MEDIA

Espainiako selekzioak 2-1 irabazi dio talde italiarrari bigarren finalerdian, Joselu Matok 88. minutuan sartutako golari esker. Horrenbestez, Kroaziaren aurka neuruko ditu indarrak Espainiak igandean Rotterdamen.

  • Espainiako selekzioa, Nazioen Ligako finalerako sailkapena opatzen. Argazkia: EFE

    Espainiako selekzioa, Nazioen Ligako finalerako sailkapena opatzen. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Espainiako selekzioa 2023ko Nazioen Ligako finalerako sailkatu da, Italiari 2-1 irabazi ostean Twente Stadion de Enscheden (Herbehereak) jokatu den finalerdian. Joselu Matok 88. minutuan sartutako golak, finalerako txartela eman dio Espainiari, beraz, Kroaziaren aurka neurtuko ditu indarrak igandean.

Bigarren finalerdia emozioz beterik egon da hasiera-hasieratik. Yeremy Pino Vila-realeko jokalariak sartu du lehen gola partidaren hirugarren minutuan, Gavirekin batera talde aurkariari egindako presioari esker baloia eskuratu ondoren.

Partidako bigarren gola Ciro Inmobilek sartu du 11. minutuan. Izan ere, epaileak Italiaren aldeko penaltia adierazi du Robin Le Normand Realeko jokalariak baloia eskuz ukitu ostean, bere debutaren egunean. Hots, markagailuak bana berdindu dira.

Une batez Italia aurretik jarri da Frattesik 21. minutuan sartutako golari esker, baina VARek baliogabetu egin du jokoz kanpo zegoelako.

Bigarren zatian, bi taldeek hainbat aukera izan dituzte, baina bakarrak lortu du atezaina gainditzea: Espainiari garaipena eman diona. Rodri Hernandez Manchester Cityko erdilariak area kanpotik jaurti du eta Joseluren oinetara iritsi da. Espanyoleko aurrelariak baloia bikain errematatu du 88. minutuan eta Espainiaren bigarren gola sartu du.

Horrela, Espainiako selekzioak datorren igandean (20:45ean), ekainak 18, Kroaziarekin neurtuko ditu indarrak 2022-2023ko Nazioen Ligako finalean, Rotterdamen.

Fitxa teknikoa:

2 - Espainia: Unai Simon; Navas, Le Normand, Laporte, Jordi Alba; Rodri Hernandez, Merino (Fabian, 74. min), Gavi (Canales, 69. min); Yeremy (Ansu Fati, 74. min), Rodrigo Moreno (Asensio, atsedenaldia) eta Morata (Joselu, 84. min).

1 - Italia: Donnarumma; Di Lorenzo, Toloi, Bonucci (Darmian, atsedena), Acerbi; Frattesi (Verratti, 76. min), Jorginho (Cristante, 61. min), Barella; Spinazzola (Dimarco, atsedena), Zaniolo eta Immobile (Chiesa, 60. min).

Golak: 1-0, 3.min: Yeremy. 1-1, 11,min: Immobile penaltiz. 2-1, 88.min: Joselu.

Epailea: Slavko Vincic (SLO). Txartel horia atera die Alba (45+1.min), Gavi (57.min) eta Morata (83.min); eta Immobile (38.min) eta Zaniolo (93.min) jokalariei.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena