13:51

Futbola

Finalerdiak (joanekoa)

Levantek igoera play-offeko finalera sailkatzeko aurrerapausoa eman du, Albacete mendean hartuta (1-3)

A. B. E. | EITB Media

Valentziako taldeak 1-3 irabazi dio Gaztela-Mantxakoari Lehen Mailara igotzeko play-offeko finalerdietako joaneko partida.

  • De Frutos

    De Frutos (Levante), Albaceteri sartutako bi goletako bat ospatzen. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Levantek Lehen Mailara igotzeko play-offeko finalera sailkatzeko aurrerapausoa eman du, Albacete 1-3 menderatuta Carlos Belmonten jokatutako finalerdietako joaneko partida. Kanporaketa horretako irabazleak finala jokatuko du Eibarren eta Alavesen arteko kanporaketako garailearen kontra.

Ondo ekin dio neurketari Albacetek, 17. minutuan Djeteik gola sartu baitu etxeko taldearentzat (1-0), Fusterren erdiraketa errematatu eta Joan Femenias atezaina gaindituta.

Hala ere, pozak ez dio asko iraun Albaceteri, Levantek gola sartu baitu 30. minutuan; De Frutosek jarri du banakoa markagailuan (1-1), Albaceteko defentsek egindako hutsa baliatuta.

Gainera, hiru minutu geroago, 33. minutuan, Valentziako taldeak emaitza irauli du, Djeteik bere atean gola sartuta (1-2). Horrela, Levante aurretik joan da atsedenaldira.

Bigarren zatiari hobeto ekin dio Albacetek, baina Levantek errenta handitu du. Neurketako 55. minutuan, De Frutosek beste gol bat sartu du (1-3), area kanpotik egindako jaurtiketarekin Altube atezaina gaindituta.

Partida oso maldan gora jarri zaion arren, Albacetek ez du etsi. Etxeko taldeak erasora jo du, eta izan du aldea murrizteko abagunerik, baina ez da aurkariaren atea zulatzeko gai izan, eta, azkenean, Levantek bereganatu du garaipena (1-3).

Fitxa teknikoa:

1 - Albacete: Altube, Alvaro (Carlos Isaac, 77. min), Djetei, Boyomo, Glauder (Julio Alonso, 63. min) Duba, Riki, Olaetxea, Maikel Mesa (Higinio, 56. min), Fuster eta Escriche (Juanma, 77. min).

3 - Levante: Joan Femenías, Pubill, Postigo, Pier, Álex Muñoz, De Frutos (Musonda, 86. min), Iborra, Pepelu, Brugué (Saracchi, 65. min) , Joni Montiel (Cantero, 79. min) eta Bouldini (Soldado, 79. min)

Golak: 1-0: Djetei (17. min). 1-1: De Frutos (30. min). 1-2: Djetei, bere atean (33. min). 1-3: De Frutos (55. min).

Epailea: Busquets Ferrer. Txartel horia atera die Higinio, Pepelu, Rober Pier, Alex Muñoz, Pubill eta Soldadori.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    06 13:00 - 18:00 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: Hirugarren etapa
    13 22:15 - 23:15 ''Harri Herri'' saioren denboraldi berria

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena