Futbola
Eurokopa
Erredakzioa
La Gazetta dello Sport egunkariak horrela laburbildu du bere webgunean: "Espainia handi batek bi Eurokopa eta Munduko Txapelketa bat jarraian lortu ditu, Del Bosqueren taldea mitoa bihurtu da".
Argazkia: EFE
La Gazetta dello Sport Italiako egunkariak Vicente del Bosqueren jokalarien argazkia jarri du lehen orrialdean eta finala horrela laburbildu du: "Espainia handi batek bi Eurokopa eta Munduko Txapelketa bat jarraian lortu ditu, Del Bosqueren taldea mitoa bihurtu da".
Italiaren porrotaren inguruan, Mario Ballotelli triste baten irudia agertzen da Kieveko Olinpikoan eta "Malko mikatzak" jarri du tituluan kirol egunkariak.
Bestalde, L'Equipe Frantziako egunkariak Europako txapeldunen argazki bat argitaratu du bere webgunean eta testua hurrengoa da: "Historia gaztelaniaz idazten da. Espainiak 2012ko Eurokopa irabazi du Italia Kieveko finalean akabatu eta gero (4-0). Espainia futbolaren historian sartu da, Euro-Munduko Txapelketa-Euro irabazita".
"Espainiaren erregetza Ukrainan jarraitu du, Espainiak lau gol sartuta bere hirugarren txapelketa jarraian eskuratu du", titulatu du The Sun egunkariak Ingalaterran.
Amerikan, Ole Argentinako egunkariak nazioarteko sailean kokatu du albistea eta "Gora 'Grina'" batekin titulatzen du webgunean. "2008an lortutako txapelketari eutsi dio Espainiak, Italiari 4-0 irabazita, eta Alemaniarekin berdindu du", azaldu du.
Hurrengo zuzenekoak
20 | 16:30 - 19:00 | PALA | Gabonetako jaialdia: Gaubeka-Gordon vs Madariaga-Urrutia eta Maldonado-Del Rio vs Fusto-Perez |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa