00:25

Futbola

Txapeldunen Liga

Benfica eta Chelsea, Txapeldunen Ligako final laurdenetara, Brujas eta Borussia Dortmund kanporatuta

EITB MEDIA

Portugalgo taldeak 5-1 menderatu du Belgikakoa, joaneko partidan 0-2 irabazi ostean; Londresko taldeak, aldiz, Alemaniako 1-0ekoa gainditu du, etxean 2-0 nagusituta.

  • Gonçalo Ramosek bi gol egin ditu Benfica-Brujas partidan (5-1 amaitu da). Argazkia: EFE.

    Gonçalo Ramosek bi gol egin ditu Benfica-Brujas partidan (5-1 amaitu da). Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Benficak eta Chelseak aurrera egin dute Txapeldunen Ligan astearte gauean, eta final laurdenetarako sailkatu diren lehen taldeak dira, Brujas eta Borussia Dortmund kanporatuta. Portugalgo taldeak 5-1 menderatu du etxean Belgikakoa, joaneko partidan 0-2 irabazi ostean, eta Londresko taldeak, aldiz, Alemaniako 1-0ekoa gainditu du, etxean 2-0 nagusituta.

Testuinguru horretan, Benficak berretsi egin du, berriro ere, multzo fasean egindako lan bikaina. Paris Saint-Germain edo Juventus talde handien aurka erakutsi zuen Benficak zer egiteko gai den, eta Brujasen aurkako kanporaketan, final zortzirenetan, ez dio arerioari inolako aukerarik eman. 5-1 irabazi dute portugaldarrek, eta Belgikan ere lortu zuten emaitza argia, 0-2koa hain zuzen. Gonçalo Ramos izan da jokalaririk onena astearteko partidan; izan ere, bi gol egin ditu, eta bere taldearen erasoko jokoa zuzendu du.

Rafa Silvak, Joao Mariok eta David Neresek egin dituzte Benficaren beste hiru golak; Brujasen aldetik, Meijerrek sartu du gol bakarra, 5-1ekoa, partidako 87. minutuan.

Beste kanporaketa, Stamford Bridge futbol zelaian erabakitzekoa zena, askoz ere estuagoa izatea espero zuten, eta aurreikuspena bete egin da. Borussia Dortmundek 1-0 hartu zuen mendean Chelsea joanekoan, eta alemaniarrek abantaila zuten, beraz, itzuliko neurketarako; Ingalaterrako taldeak, baina, 2-0 menderatu du Borussia, Sterlingek eta Havertzek sartutako golei esker, eta aurrera egitea lortu du.

Sterlingek lehen zatiko amaieran egin du bere gola, eta Havertzek, aldiz, bigarren zatiko hasieran sartu du, penaltiz. Alemaniarrek hamar garaipen jarraian zeramatzaten, txapelketa guztiak kontuan izanik, baina bolada bikain hori amaitu egin zaie Londresen.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    19 10:15 - 18:00 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: Hamabosgarren etapa
    19 11:20 - 13:45 MENDI LASTERKETAK | Kolitza Trail
    09 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    19 12:00 - 14:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak (Etxebarria)
    19 17:15 - 20:00 PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Altuna III vs Artola

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena