Futbola
2012ko Eurokopa
Erredakzioa
Di Natalek 0-1ekoa sartu du italiarentzat 61. minutuan eta Cesc Fabregasek banakoa (1-1) sartu du lau minutu geroago.
Espainiak eta Italiak bana (1-1) berdindu dute Eurokopako C multzoko lehen partidan eta puntu bana eskuratu dute.
Partida parekatuta hasi zen eta Italiak baloi jabetzaren bila jo zuen hasieratik askoren ezusterako. ‘Catenaccio’ari uko egin zioten italiarrek eta horrek, harritu egin zituen jokalari espainiarrak. Norgehiagokako hamargarren minutuan lehen gol aukera Espainiak izan zuen, baina Silvaren jaurtiketari erantzun bikaina eman zion Buffon atezainak. Bi minutu geroago, Casillas izan zen protagonista Piroloren jaurtiketari erantzun ona emanda.
Minutuak aurrera joan ahala Italia baloiaren jabe egin zen eta lehen zatiko gol aukera onenak italiarrentzat izan ziren. 35. minutuan, Casillasek gola eragotzi zuen Marchisioren jaurtiketa geratuta, eta 45. minutuan, Real madrileko atezainak erantzun ezin hobea eman zion Mottaren erremateari. Norgehiagoka golik gabe iritsi zen atsedenaldira (0-0).
Bigarren zatian Espainiak baloiaren jabetza berreskuratu zuen eta hobeto jokatu zuen, baina Italiak taktikoki ondo jarritu zuen. Espainia nagusi zen hasierako minutuetan, baina Italiak izan zuen bigarren zatiko lehen gol aukera. Sergio Ramosek kale egin zuen Balotelliren aurrean, hau Casillasen aurrean bakarrik geratu zen, baina Jordi Albak baloia lapurtu zion jaurtiketa egitera zihoanean. Baloiaren jabe zen Espainia, baina ez zen gol aukera argiak sortzeko gai izan. Horrela, 61. minutuan, Pirlo azaldu zen eta Di Nataleri emandako pase dotore batekin, eta aurrelaria bakarrik utzi zuen Casillasen aurrean 0-1ekoa sartzeko.
Pozak, ordea, ez zion asko iraun Italiari. Gola sartu eta lau minutu geroago, Fabegrasek berdinketaren gola sartu zuen (1-1). Azken minutuetan bina gol aukera izan zituen selekzio bakoitzak. Buffonek Espainiaren gola eragotzi zuen 74 minutuan Torresi buruz burukoa irabazita, eta 84. minutuan, Torresen baselina kanpora joan zen atea hutsik zeukanean. Italaiaren aldetik, Di Ntaleren boleakada gutxigatik kanpora joan zen 76. minutuan eta 88.ean, Marchisioren jaurtiketa Casillasek geratu zuen jokalari italiarraren jokaldi bikain baten ostean. Azkenean, 1-1eko emaitzarekin bukatu zen partida.
Fitxa teknikoa:
1 - Espainia: Casillas; Arbeloa, Sergio Ramos, Pique, Jordi Alba; Busquets, Xabi Alonso, Xavi, Iniesta, Silva (Navas, 65. min); eta Cesc (Fernando Torres, 74. min).
1 - Italia: Buffon; Giaccherini, Chiellini, De Rossi, Bonucci, Maggio; Marchisio, Thiago Motta (Nocerino, 89. min), Pirlo; Cassano (Giovinco, 65. min) eta Balotelli (Di Natale, 56. min).
Golak: 0-1, 61. min: Di Natale. 1-1, 65. min: Cesc.
Epailea: Viktor Kassai (HUN).
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa