14:28

Futbola

5-4 penaltietan

Australiak Qatarko mundialerako txartela lortu du Peru garaituta

EITB MEDIA

Graham Arnolden taldeak 5-4 irabazi zieten penaltietan hegoamerikarrei, Dohan jokatutako partidan.

  • Australiako jokalariak garaipena ospatzen. Argazkia: EFE

    Australiako jokalariak garaipena ospatzen. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Australiako selekzioa 2022ko Qatarko mundialera sailkatu da Peru penaltietan (5-4) mendean hartuta. Ekainaren 13an, Dohan, jokatutako partidaren 90 minutuetan eta ondorengo luzapenean, ez zuten golik sartu.

Hasieran, australiarrek jokoari gogor ekin zioten, atezainari jaurtiketak eginez. Bigarren zatian, berriz, Peruk hartu nahi izan zuen jokoaren gidaritza; halere, Graham Arnolden taldeak Ryan atezainaren eremua indartsu babestu zuen.

Bi selekzioak penaltietara heldu ziren, ez baitzen golik egon. Redmayne atezainaren partida onari esker, Australiako taldeak eskuratu zuen seigarren aldiz Mundiala jokatzeko aukera. Hortaz, D taldea Austriak, Frantziak, Danimarkak eta Tunisiak osatuko dute.


 Australiako jokalariak FIFAko 2022ko Munduko Kopako penaltien txanda irabazi ostean ospatu dute

Australiako jokalariak penaltien txanda irabazi ostean. Argazkia: EFE

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    18 13:10 - 18:00 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: Hamalaugarren etapa
    18 17:15 - 20:00 PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Laso vs Zabala
    18 18:30 - 21:45 ERREGINA KOPAKO FINALA | Bartzelona vs Real Sociedad

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena