Futbola
5-4 penaltietan
EITB MEDIA
Graham Arnolden taldeak 5-4 irabazi zieten penaltietan hegoamerikarrei, Dohan jokatutako partidan.
Australiako jokalariak garaipena ospatzen. Argazkia: EFE
Australiako selekzioa 2022ko Qatarko mundialera sailkatu da Peru penaltietan (5-4) mendean hartuta. Ekainaren 13an, Dohan, jokatutako partidaren 90 minutuetan eta ondorengo luzapenean, ez zuten golik sartu.
Hasieran, australiarrek jokoari gogor ekin zioten, atezainari jaurtiketak eginez. Bigarren zatian, berriz, Peruk hartu nahi izan zuen jokoaren gidaritza; halere, Graham Arnolden taldeak Ryan atezainaren eremua indartsu babestu zuen.
Bi selekzioak penaltietara heldu ziren, ez baitzen golik egon. Redmayne atezainaren partida onari esker, Australiako taldeak eskuratu zuen seigarren aldiz Mundiala jokatzeko aukera. Hortaz, D taldea Austriak, Frantziak, Danimarkak eta Tunisiak osatuko dute.
Australiako jokalariak penaltien txanda irabazi ostean. Argazkia: EFE
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:50 - 12:15 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:20 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa