16:08

Futbola

UEFA Europa Leagueko finala

Atletico Madrilen analisia

A.B.

Erredakzioa

Denboraldia zalantza ugarirekin hasi ondoren, koltxoneroak asko hobetu dute Simeonek entrenatzaile kargua hartu duenetik. ‘Cholo’k indarra eta konfidantza eman die jokalariei.

  • Radamel Falcao eta Simeone lan saio baten. Argazkia: EFE

    Radamel Falcao eta Simeone lan saio baten. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
Atletico Madril izango da Athleticen aurkaria maiatzaren 9an Bukaresteko National Arenan jokatuko den UEFA Europa Leagueko finalean.

Koltxoneroek zalantza ugarirekin hasi zuten denboraldia. Kalitatezko jokalari asko zituen eta ditu oraindik, baina ez zuten ondo funtzionatu Gregorio Manzanoren aginduetara. Bolada txarra hartu zuen taldeak eta Zuzendaritzak kargutik kendu zuen Manzano. Bere ordez, Diego Pablo Simeone izendatu zuen entrenatzaile. Simeonek indarra, kemena eta konfidantza eman die jokalariei.

Entrenatzaile berriarekin aldaketa batzuk eman ziren hamaikakoan eta jokalari batzuen posizioak ere aldatu egin zituen. Atletico Madrilek duen lerro indartsuena aurrealdea da. Radamel Falcaok eta Adrianek bikote bikaina osatzen dute. Manzanorekin Adrianek ez zuen asko jokatzen eta Falcao bakarraik sentitzen zen aurrean. Ondorioz, emaitzak ez ziren onak eta aurrelari kolonbiarra ere ez zen gustora sentitzen. Simeone etorri eta Adrian Falcaorekin batera jartzen hasi zen. Bikotea ondo konpontzen hasi eta emaitzak hobetu egin ziren.

Zelai erdia da Atletico Madrilen beste puntu garrantzitsu bat. Postu horietan Tiagok garrantzia handia du Simeonerentzat, baina finala ez du jokatuko egotzi egin baitzuten Valentziaren aurkako finalerdietako itzulerako partidan. Bere postua Gabik hartuko du, jokalari indartsua eta jaurtiketa ona duena, baina gorabehera askoko jokalaria da. Azken jardunaldiotan Mario Suarez ere entrenatzailearen konfidantzaz gozatzen ari da. Kalitate handiko jokalaria, baina sarritan hotza da Mario. Harrobiko jokalaria den Koke ere asko jokatzen ari da denboraldi bukaera honetan, baina litekeena da finaleko egunean hasieratik ez jokatzea. Diegok ere joka dezake zelai erdian. Brasildarra, ordea, ez dago sasoi onean.

Talde koltxoneroaren lerro ahulena defentsa da. Juanfran Torres zelai erdiko hegaleko jokalaria da, baina Simeonek defentsako ezker hegaleko jokalari gisa erabiltzen duen arren. Kalitatea eta abiadura ditu Juanfranek eta asko gusttatzen zaio hegala igotzea. Asko igotzeak defentsan akatsak egitea eragiten dio askotan Juanfrani. Beste hegalean, eskuinean, Filipe Luisek jokatzen du. Joan etorri handiko jokalaria da eta aurkariari hegaletik min handia egin diezaiokeena. Defentsaren erdialdean izaten du zalantza gehien Simeonek. Finalean, Godinek Dominguezekin edo Mirandak eta Dominguezek joka dezakete. Atean, Courtois Chelseak uztitako atezaina egongo da. Etorkizun handiko atezaina da, baina bere gaztetasunak akatsak egitea ekartzen dio batzuetan.

Atletico Madrilek finalean atera dezakeen hamaikakoa:

Courtois; Juanfran, Miranda (edo Godin), Dominguez, Filipe Luis; Mario Suarez, Gabi, Arda Turan, Koke (edo Diego), Adrian; eta Falcao.



Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena