18:04

Futbola

Estadioetako kanona

Irratiek ez dute ordainduko

Erredakzioa

Irratiek futbol zelaietan sartzeko duten eskubidea berretsi du Gobernuak. Horrela, zuzenean informatzeko kanonik ordaindu beharko ez dutela azaldu du Exekutiboak.

  • Anoetako estadioa. Argazkia: EITB

    Anoetako estadioa. Argazkia: EITB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
Irratiek futbol zelaietan sartzeko duten eskubidea berretsi du gaur Espainiako Gobernuak. Horrela, zuzenean informatzeko kanonik ordaindu beharko ez dutela azaldu du Exekutiboak.

Eskubidea arautzeko lege-dekretu bat onartuko dutela iragarri du Soraya Sanchez de Santamaria Gobernuko bozeramaileak Ministroen Kontseiluaren ostean. Hala ere, sarrerak eta zenbait instalazioren erabilerak suposatzen duten gastua irratiek ordaindu beharko dutela zehaztu du Exekutiboak.

Exekutiboko bozeramailearen arabera, irratien eta LFPren arteko gatazkari irtenbide bat bilatu nahi izan diote, bi aldeak akordio batera heltzeko gai izan ez direlako.

Presidenteordeak azaldu duenez, irratiek informatzeko zelaietara sartzeko eskubidea dutela ezartzen du dekretuak. Herritarrek "informazio eskubidea" dutela argudiatu du Sanchez de Santamariak.

Kazetarien sarrera eta estadioetako instalazioen erabilera ordaindu beharko dituzte irratiek, baina diru kopuruak futbol taldeekin adostu beharko dituzte.



Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    08 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    24 12:00 - 14:00 HERRI KIROLAK | Euskal Herriko Harri Txikien Txapelketa
    24 12:00 - 13:45 ATLETISMOA | Alcobendaseko Krosa
    24 16:10 - 16:50 PILOTA | Lau t'erdiko finalaren atariko saioa
    24 17:00 - 20:00 PILOTA | Lau t'erdiko finala: Laso vs Etxeberria
    25 23:30 - 00:30 AREA TXIKIA | Athletic Club vs Reala partidako laburpena

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena