21:12

Futbola

ESPAINIAKO SELEKZIOA

Unai Simon, Iñigo Martinez, Merino eta Azpilicueta deitu ditu Luis Enriquek Espainiako selekziorako

I. G. | EITB MEDIA

Mikel Oyarzabal ez da deialdian sartu, minduta dagoelako, beraz, lau euskal jokalari izango dira Greziako eta Suediako selekzioen aurka arituko direnak.

  • Unai Simón eta Mikel Merino

    Unai Simón eta Mikel Merino. Irudia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Athletic Clubeko Unai Simon eta Iñigo Martinez, Realeko Mikel Merino eta Chelseako Cesar Azpilicueta deitu ditu Luis Enrique Martinez Espainiako selekzioko hautatzaileak 2022ko Munduko Txapelketarako sailkatzeko azken bi neurketetarako, Greziaren eta Suediaren aurka.

Mikel Oyarzabal Realeko jokalaria ez da deialdian sartu, minduta dagoelako. Bestalde Brahim Diazen presentzia zerrendan eta Ansu Fatiren itzulera dira berritasun deigarrienak.

Espainiako selekzioak Greziaren eta Suediaren aurka jokatzeko deialdia:

ATEZAINAK: Unai Simon (Athletic Club), David de Gea (Manchester United) eta Robert Sanchez (Brighton).

ATZELARIAK: Cesar Azpilicueta (Chelsea), Dani Carvajal (Real Madril), Aymeric Laporte (Manchester City), Eric Garcia (Bartzelona), Iñigo Martinez (Athletic Club), Pau Torres (Vila-real), Jordi Alba (Bartzelona) eta Jose Gaya (Valentzia).

ERDILARIAK: Rodri Hernandez (Manchester City), Sergio Busquets eta Gavi (Bartzelona), koke Resurreccion (Atletico Madril), Mikel Merino (Reala) eta Carlos Soler (Valentzia).

AURRELARIAK: Pablo Sarabia (Sporting Portugal), Yeremy Pino (Vila-real), Alvaro Morata (Juventus), Rodrigo Moreno (Leeds United), Pablo Fornals (West Ham), Dani Olmo (Leipzig), Ansu Fati (Bartzelona) eta Brahim Diaz (Milan).

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena