Futbola
Irudiak ez emititzea lortu du
Erredakzioa
Barçan ez daude pozik defentsa katalanaren jarrerarekin. Guardiolak harmailetan utzi zuen Leverkusenen. Grabazioa ez emititzea lortu zuen taldeko kanpoko harremanen arduradunak.
Bartzelona eta Pique ez daude denboraldiko momentu onenean. Argazkia: EFE
Bartzelona azken hiru urteotako momentu txarrena pasatzen ari da. Ligan Real Madrilengandik 10 puntura daude eta aldagelan arazoak azaltzen hasi dira. Piquerekin gertatutako arazoak izan dira azkenak.
'Pique kasua' lehenagotik dator, baina Guardiolaren pazientzia Osasunaren aurkako partidaren ondoren amaitzen da. Aste horretan Piquek Real Madrili Liga luze egingo zaiola adierazi zuen eta hurrengo egunean Guardiolak prentsaurrekoan ez zion bere jokalariari arrazoirin eman, guztiz kontrakoa esan zuen. Reyno de Navarran Osasunak 3-2 irabazi zion Bartzelonari eta Piquek kale egin zuen gorritxoen hiru goletan. Zigor moduan, Guardiolak harmailetan utzi zuen jokalaria Bayer Leverkusenen aurkako partidan.
Piqueri ez zitzaion harmailetan geratzea gustatu. Jokatuko zuela uste zuen eta bere familia Alemaniaraino joan zen partida ikusteko. Itzulerako hegaldian Piqueren aitak 20 minutuko eztabaida izan zuen Manel Estiarte Bartzelonako kanpoko harremanen arduradunarekin. TV3ko kamera batek irudiak grabatu zituen, baina Estiartek telebista kate katalenko arduradunei eskatu zien irudiak ez emititzea zeresan handia eman zezaketelako.
Iragan denboraldian Guardiolak atentzioa deitu zion Piqueri entrenatzailearen ustez prentsa arrosak ez baitzion mesede egiten eta ez zuen futbolean kontzentratuta ikusten.
Hurrengo zuzenekoak
27 | 18:00 - 20:00 | IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria |
28 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa