Futbola
Tokio 2020
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Realeko aurrelariak gola egin du, penaltiz, luzapenean, Boli Kostaren aurkako neurketa bina egon denean.
Mikel Oyarzabal. Argazkia: Efe.
Mikel Oyarzabalek 97. minutuan egindako golak finalerdietarako bidea zabaldu dio Espainiako selekzioari Olinpiar Jokoetan Boli Kostaren aurka jokatutako final-laurdenetako partidan (5-2). Partida, Rafa Mir jokalariaren bi golek itxi dute.
Partidako lehen gola Baillyk egin du 10. minutuan, eta banakoa Dani Olmok sartu du, 30.ean.
Max Gradelek aurretik jarri ditu berriro afrikarrak 90+1 minutuan (2-1) eta bi minutu geroago Rafa Mirrek binakoa egin du. Ondorioz, luzapena jokatu behar izan dute.
Eric Baillyk eskua sartu du Pau Torresekin jauzi batean eta Jesus Valenzuela epaile venezuelarrak penaltia adierazi du. Zigorra Mikel Oyarzabalek jaurti eta gola egin du.
Azken minutuetan, Rafa Mirrek bi gol egin ditu, 117. eta 120. minutuetan, markagailuan 5-2koa ezartzeko.
Fitxa teknikoa
5 – Espainia: Unai Simón; Óscar Mingueza (Vallejo, 9. min), Eric García, Pau Torres, Miranda (Cucurella, 106 min); Zubimendi (Moncayola, 106 min), Mikel Merino (Rafa Mir, 90 min+2); Asensio (Bryan, 67 min), Pedri (Carlos Soler, 102 min), Olmo; eta Oyarzabal.
2 – Boli Kosta: Tape; Singo, Bailly, Dabila, Diallo; Timite (Diallo, 63 min) Kouassi (Kouao, 114 min), Kessie, Gradel; Kouame (Keita, 90 min) eta Dao.
Golak: 0-1, 10 min: Bailly. 1-1, 30 min: Dani Olmo. 1-2, 90 min+1: Gradel. 2-2, 90 min+3. Rafa Mir. 3-2, 97 min: Oyarzabal (penaltiz). 4-2, 117 min: Rafa Mir. 5-2, 120 min: Rafa Mir.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 23:30 - 00:30 | AREA TXIKIA | Athletic Club vs Reala partidako laburpena |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa