Futbola
SARIDUNAK
A. A. | EITB MEDIA
Lionel Messi, zazpirekin, eta Cristiano Ronaldo, bostekin, gehien dituztenak dira. Emakumezkoen kategoriari dagokionez, ez zuten martxan jarri ofizialki 2018ra arte, eta, hartara, hiru sari baino ez dituzte banatu orain arte.
Urrezko Baloia. Argazkia: EFE
Albisteak (1)
France Football futbol aldizkari entzutetsuak, urtea bukatzearekin batera, sari bat aitortzen dio urte horretan gehien nabarmendu den futbolariari, Urrezko Baloia, hain zuzen ere. 1956an eratu zen saria (gizonezkoen kasuan) eta Lionel Messi argentinarra da golardo gehien jaso dituena (7) orain arte.
1995era arte, saria jaso ahal izateko futbolariek bi baldintza bete behar zituzten: batetik, Europako herrialderen bateko nazionalitatea izatea; bestetik, Europako futbol profesionaleko txapelketaren batean aritzea. Pelek edo Maradonak, adibidez, ez zuten lehendabiziko baldintza betetzen, eta, ondorioz, ez zuen sekula sari hori jaso. Dena dela, urte horretan, 1995ean, antolatzaileek Ohorezko Urrezko Baloia aitortu zioten izar argentinarrari, eta, bide batez, Milanen jokatzen zuen George Weah liberiarra saritu zuten.
2012tik aurrera Urrezko Baloia mundu osoko jokalariei zabaldu zitzaien, Europako talde batean jokatzen zuen ala ez kontuan hartu gabe, eta irizpide horrek gaurdaino indarrean jarraitzen du
Emakumezkoen atalari dagokionez, 2018an ekin zioten kategoria horretan ere aintzatespena aitortzeari.
2020. urtean, antolatzaileek saririk ez banatzea erabaki zuten, koronabirusaren pandemiaren ondorioz.
GIZONEZKOEN KATEGORIAN SARIA IRABAZI DUTENAK:
Zazpi Urrezko Baloi:
Lionel Messi (2009, 2010, 2011, 2012, 2015, 2019 eta 2021)
------------------------------------------------------
Bost Urrezko Baloi:
Cristiano Ronaldo (2008, 2013, 2014, 2016 eta 2017)
------------------------------------------------------
Hiru Urrezko Baloi:
Michel Platini (1983, 1984 eta 1985)
Johan Cruyff (1971, 1973 eta 1974)
Marco van Basten (1988, 1989 eta 1992)
------------------------------------------------------
Bi Urrezko Baloi:
Franz Beckenbauer (1972 eta 1976)
Ronaldo Nazario (1997 eta 2002)
Alfredo Di Stefano (1957 eta 1959)
Kevin Keegan (1978 eta 1979)
Karl-Heinz Rummenigge (1980 eta 1981)
------------------------------------------------------
Urrezko Baloi bat:
Karim Benzema (2022)
Luka Modric (2018)
Kaká (2007)
Fabio Cannavaro (2006)
Ronaldinho (2005)
Andriy Shevchenko (2004)
Pavel Nedved (2003)
Michael Owen (2001)
Luis Figo (2000)
Rivaldo (1999)
Zinedine Zidane (1998)
Mathias Sammer (1996)
George Weah (1995)
Hristo Stoichkov (1994)
Roberto Baggio (1993)
Jean-Pierre Papin (1991)
Lothar Matthaüs (1990)
Ruud Gullit (1987)
Igor Belanov (1986)
Paolo Rossi (1982)
Allan Simonsen (1977)
Oleg Blojin (1975)
Gerd Müller (1970)
Gianni Rivera (1969)
George Best (1968)
Florian Albert (1967)
Bobby Charlton (1966)
Eusebio da Silva (1965)
Denis Law (1964)
Lev Yashin (1963)
Josef Masopust (1962)
Omar Sivori (1961)
Luis Suarez (1960)
Raymond Kopa (1958)
Stanley Matthews (1956)
------------------------------------------------------
EMAKUMEZKOEN KATEGORIAN SARIA IRABAZI DUTENAK:
2018tik aitzin, emakumezko futbolariak ere sarituko zituztela erabaki zuten antolatzaileek, eta hartara, orain arte hiru sari baino ez dituzte eman:
Megan Rapinoe (2019)
Ada Hederberg (2018)
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:25 - 12:00 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:15 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa