Futbola
UEFAko txapelketetan
A. B. E. | EITB Media
Arau aldaketa datorren denboralditik aurrera aplikatuko da UEFAko txapelketetan. Kanporaketa berdinduta amaitzen bada, luzapena egongo da, eta horrek garailea erabakitzen ez badu, penalti jaurtiketak.
Txapeldunen Ligako garaikurra. Argazkia: EFE
Etxetik kanpoko partidetan sartutako golen balio bikoitzaren araua bertan behera geratuko da UEFAko txapelketa guztietan 2021-2022 denboralditik aurrera. Arau aldaketak taldekako txapelketei eragingo die gizonezkoen, emakumezkoen zein gazteen mailetan.
Ostegun honetan onartu du arau honen aldaketa UEFAkren Lehiaketa Batzordeak, Kluben Lehiaketa eta Emakumezkoen Futbol Batzordeen aholkuak jarraituta.
Datorren denboralditik aurrera, berdinduta amaitzen diren kanporaketak ez dira erabakiko etxetik kanpo sartutako gol kopuruari esker. Berdinketa kasuan, luzapena jokatuko da 15 minutuko bi zatirekin itzuliko partidan, eta luzapena ere berdinduta bukatuz gero, penalti jaurtiketen bidez erabakiko da kanporaketako irabazlea.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa