12:07

Futbola

Euro 2020 (D multzoa)

Ingalaterrak eta Eskoziak hutsean berdindu dute

L. E. A. | EITB MEDIA

Ingelesek ez daukate ziurtatuta oraindik final-zortzirenetarako sailkatzea.

  • Ingalaterra-Eskozia, Euro 2020

    Ingalaterra-Eskozia, Euro 2020. Argazkia: Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ingalaterrak berdindu egin du Eskoziarekin (0-0) Wembleyn, Eurokopako multzoen faseko bigarren jardunaldian. Ondorioz, ingelesek ez daukate ziurtatuta final-zortzirenetara pasatzea.

Gareth Southgateren taldeak ez ditu bete Kroaziaren aurka lortutako garaipenak sortutako aurreikuspenak. Bigarren zatian handinahi gutxi erakutsi eta berdinketa ontzat eman dute egutegia eta gainerako emaitzak buruan izan dituztelako.

Steve Clarkeren jokalariek lehen zati txukuna egin dute eta bigarrenean gero eta hobeto aritu dira. Jamesek izan du aukerarik onena, baina bere jaurtiketa kanpora joan da langa gainetik. Eskoziak ere aukerak izan ditu, Dykesen jaurtiketa bat izan da argiena, baina James zuhur aritu da baloia ate azpitik ateratzeko.

Adamsek azken saio bat egin du amaierarako 10 minuturen faltan, baina markagailua ez da mugitu. Ondorioz, Ingalaterrak lau puntu dauzka orain, Txekiar Errepublika D multzoko liderrak bezala. Eskoziak eta Kroaziak, berriz, puntu bana dute, eta elkarren aurka neurtuko dituzte indarrak azken jardunaldian. Bizirik jarraitu nahi duenak, partida hori irabazi beharko du.

Fitxa teknikoa:


0 - Inglaterra:
Pickford; Shaw, Mings, Stones, James; Rice, Phillips, Mount; Foden (Grealish, 63. min), Sterling eta Kane (Rashford, 74. min).


0 - Escocia:
Marshall; Robertson, Hanley, Tierney, McTominay, O'Donnell; McGinn, McGregor, Gilmour (Armstrong, 76. min); Adams (Nisbet, 85. min) eta Dykes.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena