Futbola
EURO 2020 (C multzoa)
A. B. E. | EITB Media
Ukrainako selekzioak lehen garaipena lortu du aurtengo Eurokopan, C multzoko bigarren jardunaldiko partidan Ipar Mazedonia mendean hartuta.
Ukrainako jokalariak, Yarmolenkoren golaren ostean. Argazkia: EFE
Ukraina garaile atera da Ipar Mazedoniaren aurka (2-1) ostegun honetan Bukaresteko (Errumania) Arena Nazional zelaian jokatu den Eurokopako C multzoko bigarren jardunaldiko partidan. Ukrainarrek lehen garaipena eskuratu dute.
Hasieran Ukraina izan da nagusi, eta 29. minutuan aurrea hartu du markagailuan, Yarmolenkok sartu duen golarekin (1-0). Aurrelari ukrainarrak Karavaeven pase ona baliatu du. Bost minutu beranduago, Yaremchukek gola sartu du (2-0), Igor Angelovskik zuzentzen duen taldearen defentsako lerroa gainditu eta ate aurrean baloia sare barrura bidalita.
Lehen zatian Ipar Mazedoniak ez du ia ezer egin erasoan. Hala ere, epaileak Pandeven gola baliogabetu du, jokalari mazedoniarra jokoz kanpo egon baita baloia jaso duenean.
Atsedenaldia ondo etorri zaio Ipar Mazedoniari eta erasokor zelairatu da bigarren zatian. Neurketako 55. minutuan, Karavaevek penaltia egin dio Pandevi, eta Alioskik aldeak murriztu ditu (2-1); Bushchan atezainak penalti jaurtiketa desbideratu du, baina aldaratzea Leeds Unitedeko jokalariak jaso du, eta ez du barkatu bigarren aukeran.
Ipar Mazedoniak erasora jo du berdinketa bilatu nahian, baina ez du abagune argiegirik sortu. Gainera, Ukrainak partida erabakita uzteko aukera izan du Malinovskyk egin duen penalti jaurtiketarekin, baina Dmitrievski atezainak gola eragotzi du. Hala ere, garaipenak ez dio ihes egin Ukrainako selekzioari.
Fitxa teknikoa:
2.- Ukraina: Bushchan; Karavaev, Zabarnyi, Matviyenko, Mykolenko; Shaparenko (Sydorchuk, 78. min), Zinchenko, Stepanenko; Yarmolenko (Tsygankov, 70. min), Malinovskyi (Sobol, 92. min) eta Yaremchuk (Besedin, 70. min).
1.- Ipar Mazedonia: Dimitrievski; Alioski, Musliu, Velkovski (Trickovski, 85.min), Ristovski, Nikolov (Trajkovski, 46. min); Spirovski (Churlinov, 46. min), Ademi (Ristevski, 85. min), Bardhi (Avramovski, 77. min); Elmas eta Pandev.
Golak: 1-0, 29. min: Yarmolenko; 2-0, 34. min: Yaremchuk; 2-1, 57. min: Alioski.
Epailea: Fernando Andres Rapallini (Argentina). Txartel horia atera dio Shaparenko (42. min) Ukrainako jokalariari, baita Velkovski (59. min) eta Avramovski (83. min) Ipar Mazedoniako bi jokalariei.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:50 - 12:15 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:20 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa