17:37

Futbola

EURO 2020 (B multzoa)

Errusiak lehen garaipena lortu du, Finlandia mendean hartuta

A. B. E. | EITB Media

Eurokopako B multzoko bigaren jardunaldiko partidan Errusiako selekzioak 0-1eko emaitzarekin irabazi dio Finlandiari. Miranchukek sartu du neurketa erabaki duen gola.

  • Errusia

    Errusiako jokalariak, Miranchuken gola ospatzen. Argazkia: EITB Media

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Errusiak garaipena lortu du Finlandiaren aurka (0-1) asteazken honetan jokatu duen Eurokopako B multzoko bigarren jardunaldiko partidan. Selekzio errusiarrak porrota jaso zuen Belgikaren aurka lehen jardunaldian, eta bere lehen garaipena lortu du selekzio finlandiarra mendean hartu ostean.

Neurketaren hasieran Finlandiak gola sartu du Pohjanpaloren bidez, baina epaileak baliorik gabe utzi du, jokalari finlandiarra jokoz kanpo egin delako. Ondoren, Errusia nagusitzen hasi da, eta abagune argiak izan ditu. Ozdoevek izan du talde errusiarra aurretik jartzeko lehen aukera, baina jaurtiketa gora joan zaio. Geroago, Dzyubaren errematea ez da gutxigatik aurkariaren ate barrura sartu, baloiak zutoina jo ostean. Momentu txarrak pasa ditu Finlandiak; hala ere, ez du etsi eta errusiarren defentsari lan egin arazi dio Pukki eta Pohjanpalo jokalarien abiadura baliatuta. Partidako 30.minutuan Pukkik izan du finlandiarren abagune argiena; jokaldi on baten ondoren, ordea, jaurtiketa kaskarra egin du Finlandiako aurrelariak.

Dzyuba izan da Errusiak erasoan behin eta berriro bilatzen izan duen jokalaria, baina Finlandiak ondo lotu du Zenit taldeak jokatzen duen aurrelaria. Norgehiagoka atsedenaldira golik gabe berdinduta iritsiko zela ematen zuenean, Miranchukek 0-1ekoa jarri du markagailuan 47. minutuan, Dzyubiaren pasea jaso eta jaurtiketa bikaina eginda.

Bigarren zatiari erasokor ekin dio Finlandiak, baina Pukkik beste abagune argi bat alferrik galdu du. Diveek Errusiako selekzioko jokalaria bikain ibili da, eta ez do utzi Pukkiri eroso jaurtitzen utzi.

Neurketak erritmo bizia izan du bigarren zatian. Finlandia izan da baloiaren jabe azken txanpan, baina Errusiak kontraerasoan min egiteko aukera izan du. Zhemaletdínovek eta Kuzyaevek lehia erabakita uzteko aukerak izan dituzte, nahiz eta ez diren fin ibili Hradecky atezainak babestutako ate aurrean. Errusiak erritmoa moteldu du azken minutuetan, Finlandia berdinketa bilatzen saiatu da, baina selekzio errusiarrak ez dio aukerarik eman eta garaipenak ez dio ihes egin.

Fitxa teknikoa:

0 - Finlandia: Hradecky; Tovio (Jensen, 84. min), Arajuuri, O'Shaughnessy; Raitala (Soiri, 75. min), Uronen, Lod, Schüller (Kauko, 67. min), Kamara; Pohjanpalo eta Pukki (Lappalainen, 75. min).

Hautatzailea: Markku Kanerva

1 - Errusia: Safonov; Mario Fernandes (Karavaev, 26. min), Dzhikiya, Divéev, Kuzyaev; Bárinov, Ozdoev (Zhemaletdinov, 60. min), Zobnin; Miranchuk (Mukhin, 85. min), Golovin eta Dzyuba (Sobolev, 85. min).

Hautatzailea: Stanislav Cherchesov.

Gola: 0-1, 47. min: Miranchuk.

Epailea: Danny Makkelie (NL). Txartel horiak atera dizkie Kamar (22. min), Barinov (27. min), Ozdoev (33. min), Dzhikiya (88. min) eta O'Shaughnessy (90. min) jokalariei.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena