Futbola
Eurokopa 2020
EITB Media
Danimarkako jokalariak bere lehen adierazpenak egin ditu larunbateko bihotz-biriketako geldialdia eta gero.
Eriksenen publikazioa instagramen
Christian Eriksen jokalariak bere lehen adierazpenak egin ditu larunbateko bihotz-biriketako geldialdia eta gero.
Bere Instagramen adierazi egin du ondo dagoela, "oraindik proba batzuk egin behar dizkidate, baina ondo nago. Orain taldekideak animatu nahi ditut, jokatu behar dituzten partidetan babesa eman. Danimarkagatik jokatu behar dute".
Jende guztiari eskertu nahi izan die jaso duen babesa eta animoak, "eskerrik asko bidalitako mezu guztiengatik. Niretzako eta nire familiarako balio handia dute. Ondo nago, gertatutakoa gertatuta".
Bihotz-biriketako geldialdia
Danimarkaren eta Finlandiaren arteko partida hasi eta 43 minutura zelaian erori egin zen jokalaria. Eriksen bihotz-biriketako geldialdian sartu zen, eta zelaiko osasun-langileek berdegunean artatu zuten, eta 15 minutuz suspertzen saiatu ziren.
Bere taldekideek inguratu egin zuten, kamerek Interreko jokalaria grabatzea saihesteko. Gainera, zelaiko langileek eskuoihal handiekin estali zuten jokalaria. UEFAk ohar batean adierazi zuenez, "ospitalera eraman eta egonkortu egin zen".
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:50 - 12:15 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:20 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa