Futbola
Eurokopa 2020
Hutsean amaitu zen Sevillako La Cartujan jokatutako neurketa. Larunbatean Poloniaren aurka jokatuko du Luis Enriqueren taldeak.
Unai Simon partida amaitu zenean. EFE
E Multzoko bi partida jokatu ziren atzo, bietan ezusteko emaitzak eman ziren. Alde batetik Eslovakiak 1-2 gainditu zuen Polonia eta multzoko lidergoan jarri zen Espainiak eta Poloniak hutsean amaitu eta gero.
Unai Simon hasierako hamaikakoan atera zen eta Mikel Oyarzabalek 74. minutuan Dani Olmo ordezkatu zuen.
Luis Enriqueren gizonek hobetu jokatu zuten, baina ez zen nahikoa izan garaipena erdiesteko. Alvaro Moratak gola egiteko pare bat abagune on izan zituen, baina ez dago batere fin egun Juventuseko aurrelaria eta harmailetatik txistuak ere entzun behar izan zituen.
Baloia etxeko taldearena zen eta baita gol-aukera gehienak, halere ere, Realeko Isakek eta Bergek aukera bikainak izan zituzten Suediarentzat gola egiteko.
Azkenean hutsean amaitu zen partida eta hurrengo neurketan hiru puntuak behar dituzte bi taldek hurrengo faserako txartela lortzeko. Espainiak Polonia hartuko du larunbatean berriro ere Sevillako Cartujan.
Fitxa teknikoa
Espainia: Unai Simon; Llorente, Laporte, Pau Torres, Jordi Alba; Koke (Fabian, 87'), Rodri (Thiago, 65'), Pedri; Ferran Torres (Gerard Moreno, 74'), Morata (Sarabia, 65') eta Dani Olmo (Oyarzabal, 74').
Suedia: Olsen; Lustig (Krafth, 75'), Lindelof, Danielson, Augustinsson; Sebastian Larsson, Ekdal, Olsson (Cajuste, 84'), Forsberg (Bengtsson, 84'); Isak (Claesson, 69') eta Berg (Quaison, 68').
Epailea: Slavko Vincic (SLO). Txartel horia Lustigi (55').
Futbol-zelaia: Sevillako Cartuja. 12.517 ikusle
Hurrengo zuzenekoak
22 | 22:00 - 23:15 | PILOTA | ETB KANTXA SOLASEAN: Lau t'erdiko finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa