Futbola
EURO 2020
A. A. | EITB MEDIA
Austriako taldeak lehen garaipena lortu du Eurokopa bateko azken fasean. Mazedoniarentzat estreinaldia izan da txapelketa handi batean.
Austriako jokalariak hiru goletako bat ospatzen. Argazkia: EFE
Austriako selekzioak neurketa bat irabazi du lehen aldiz Eurokopa bateko azken fasean, Goran Padev beteranoak gidatutako Ipar Mazedoniaren kontura (3-1).
Mazedoniarentzat ere egun historikoa izan da, lehen aldiz aritu baita txapelketa handi batean. Gainera, Bukaresteko Estadio Nazionaleko (Errumania) harmailak euren zalez beteta zeudela zelairatu dira mazedoniarrak, baloia kontrolatzeko gogoz eta konbentzituta.
Dena den, debuta egin duen taldearen ahaleginak gorabehera, Austriak, bere jokalarien talentu indibiduala dela medio, hasieratik erakutsi du aurkariari min eragiteko baliabide gehiago zituela, besteak beste, erdiraketa luzeak eginda, atzelariek erantzuteko gaitasunik ez zutelako.
Hain zuzen ere, horrela iritsi da partidako lehen gola. Sabitzerrek eta Lainerrek Leipzig taldean erakutsi ohi duten elkar-ulertze ona azaldu dute beste behin: lehendabizikoak erdiraketa eder bat egin du, eta bigarrenak sare barrura bidali du baloia oinaren barnealdearekin.
Bere taldea unerik okerrenak pasatzen ari zenean, Goran Pandev agertu da Bukaresteko euripean. Hala, aurrelari beteranoak Austriako atezainaren aldaratze txar bat baliatu du (baloia eskuetatik ihes egin dio) Mazedoniaren lehen gola sartzeko Eurokopako azken fase batean.
Talde biak garaipenaren golaren bila atera dira bigarren zatian, eta, ondorioz, lehiaren intentsitatea handitu da, baina baita zehaztasunik eza ere zelai erdian.
Minutuek aurrera egin ahala, Austria gero eta erosoago sentitu da, batez ere Arnautovic eta Gregoritsch zelairatu direnean, taldearen erasoko jokoari sakontasun handiagoa eman baitiote. Gregoritsch bera izan da Austriako bigarren golaren egilea.
Igor Angelovskiren mutilak azken minutura arte borrokatu dira berdinketa bat urratzeko itxaropenarekin, baina Arnautovicek partida erabakita utzi du amaierara heltzeko minutu baten faltan.
Fitxa teknikoa:
3 - Austria: Bachmann; Lainer, Dragovic (Lienhart, 46. min), Hinteregger, Ulmer; Laimer (Baumgartlinger, 93. min), Schlager (Ilsanker, 94. min); Baumgartner (Gregoritsch, 58. min), Sabitzer, Alaba; eta Kalajdzic (Arnautovic, 59. min).
1 - Macedonia del Norte: Dimitrievski; Alioski, Musliu (Ristovski, 86. min), Velkovski, Ristovski, Nikolov (Bejtulaim 63. min); Elmas, Ademi, Bardhi (Trickovski, 82. min); Trajkovski (Kostadinov, 63. min) eta Pandev.
Golak: 1-0, 18. min: Leiner; 1-1, 28. min: Pandev; 2-1, 78. min: Gregoritsch; 3-1, 89. min: Arnautovic.
Epailea: Andreas Ekberg (Suedia). Txartel horiak: Trajkovski eta Alioski (Ipar Mazedonia); Lainer (Austria).
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:50 - 12:15 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:20 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa