19:16

Futbola

EURO 2020

Danimarka - Finlandia bertan behera, Christian Eriksenek konortea galdu ostean

A. A. | EITB MEDIA

Jokalari daniarra lurrera erori da bere selekzioaren erasoko jokaldi batean, eta zelaitik atera behar izan dute berdegunean bertan 15 minutuz artatu eta gero.

  • Christian Eriksen.

    Christian Eriksen.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Danimarka - Finlandia partida, Eurokopako B multzoko lehen jardunaldiari zegokiona, bertan behera geratu da Christian Eriksen jokalari daniarraren zorabio baten ondorioz.

Eriksen konorterik gabe erori da berdegunera bera bakarrik zegoela, eta larrialdi zerbitzuek zelaian bertan artatu behar izan dute zenbait minutuz, bihotzeko masajeak ere eginda. Gerora, zelaitik atera dute ohatilan, ospitalera eramateko, bere selekzioko jokalariek inguratzen zutela.

UEFAk ohar baten bidez jakinarazi duenez, "osasun larrialdi baten ondorioz partida bertan behera geratu da".

Eriksenek konortea galdu duenean, bere taldekideak berarengana korrika joan dira, eta sorosleei deitu diete, inguruan zirkulu bat osatu zuten bitartean, Inter Milango erdilaria estaltzeko.

Medikuek artatu duten hamar minutuetan une gogorrak bizi izan dira, hainbat taldekidek zein Finlandiako zenbait jokalarik negarrari ezin eutsirik zeudela, baita publikoaren zati bat ere.

Zelaitik ospitalera eraman dutenean, bi taldeetako jokalariak eta teknikariak aldageletara joan dira, eta minutu gutxira, zelaiko megafoniak ikusleei euren lekuetan egoteko eskatu die.

Partida bertan behera geratu den unean emaitza huts eta huts zen, daniarren nagusitasun argiko lehen zati batean.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena