14:56

Futbola

Kontratu berritzea

Iñigo Velez de Mendizabalek Amorebieta entrenatzen jarraituko du

L. E. A. | EITB MEDIA

Gasteiztarrak laugarren denboraldia egingo du LaLiga Smartbankera igo berri den talde bizkaitarrean.

1:26
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Amorebietak konfirmatu egin du Iñigo Velez de Mendizabalekin akordioa egin duela arabarrak talde bizkaitarra Bigarren Mailan zuzentzen jarraitzeko.

Horrela, 2021-2022 denboraldia Velez de Mendizabalen laugarrena izango da Amorebietaren aulkian. Lehenengoan, 2018-19an, talde bizkaitarra zortzigarren izan zen Bigarren B Mailan; eta 2019-20an, seigarren zegoen pandemiaren ondorioz lehia eten zenean. 2020-21ean, Bigarren Mailara igo du taldea, azken kanporaketetan Linares eta Badajoz kanporatuta.

"Erabakia oso erraza izan da. Igoera lortu genuenetik ez nuen beste aukerarik ikusten, Amorebietarekin Bigarren Mailan egotea bakarrik. Lehia hasteko gogo itzela daukat", esan du entrenatzaileak.

Kontratua berritu berri duen Asier Goiria Kirol zuzendariak ere Velez de Mendizabalekin lortutako akordioaz hitz egin du. Horren ustez, kontratu luzapena "albiste oso ona da" klubarentzat. "Laugarren urtea izango da berarentzat, eta ondo doan proiektu bati jarraipena emateko aukera izango du", azpimarratu du.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena