18:04

Futbola

SmartBank Liga

Asier Garitano Leganesera bueltan, hiru urteren ostean

A. B. | EITB Media

Bergarako (Gipuzkoa) zuzenduko du Madrilgo taldea, klubarekin 2022ko ekinaren 30era arte kontratua sinatu ostean. Bigarren etapa beteko du Leganesen, bertan egon baitzen 2013tik 2018ra arte.

  • Asier Garitano

    Asier Garitano, prentsaurreko baten, Alaveseko entrenatzailea zenean. Argazkia: EITB Media

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Asier Garitano da Leganes taldeko entrenatzaile berria. Hala jakinarazi du Madrilgo klubak asteazken honetan. Bergarako (Gipuzkoa) entrenatzaileak, 2022ko ekainaren 30era arte sinatu du kontratua Leganesekin.

Bost urtez zuzendu zuen Garitanok Leganes, 2013tik 2018ra arte, eta klubaren lorpen handienak erdietsi zituen. Taldea Bigarren B Mailan hartu eta Lehen Mailara igotzea lortu zuen. 2018an Realak fitxatu zuen, baina 11 partida bakarrik iraun zituen talde txuri-urdineko entrenatzaile karguan. Hurrengo denboraldian Alaves zuzendu zuen, eta horixe izan zen zuzendu zuen azken taldea. Ondoren, eskaintzak izan ditu, baina asteazken honetara arte ez du bakar bat ere onartu.

Leganes SmartBank Ligako seigarren postuan dago 32 punturekin. Taldeak bost jardunaldi jarraian zeramatzan garaipena lortu gabe, eta Josep Lluis Marti teknikaria kargugabetzea erabaki zuen. Orain, Asier Garitanok taldea Santander Ligara igotzeko erronka izango du.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena