Futbola
2024ra arte
A. B. | EITB Media
Klub frantziarrak jakinarazi duenez, jokalariak 2024ko ekainaren 30era arte sinatu du kontratua. Damaris Evertonetik heldu da Olympique Lyonera.
Damaris Egurrola, Olympique Lyoneko jokalaria. Argazkia: @OLfeminin
Olympique Lyonek Damaris Egurrola fitxatu du, Evertonetik. Klub frantziarrak jakinarazi duenez, Damarisek 2024ko ekainaren 30era arte sinatu du kontratua.
Athleticen harrobiko futbolaria 1999an jaio zen, eta 16 urterekin egin zuen debuta Athleticen lehen taldearekin, 2016an Ligako txapeldun izanda. Talde zuri-gorrian 113 partida jokatu zituen, 5 gol sartuta, eta bost denboraldiren ostean, Evertonek fitxatu zuen 2020an.
"Eskerrik asko denagatik! Etxean bezala sentiarazi ninduzuen lehen egunetik, niretzat herrialdea, hiria eta taldea berriak ziren arren. Eroso sentitu nintzen. Hilabete hauek sinestzinak izan dira niretzat. Talde honetan jokatzeko aukera izan dut, Goodisenen debuta egiteko aukera, derbia jokatzekoa, eta Wembleyn final bat jokatu ahal izan dut, besteak beste. Hainbeste gauza, horren denbora gutxian. Ez dut aukerarik izan zaleak harmailetan zeudela jokatzeko, baina haien babesa sentitu dut iritsi nintzen lehen egunetik", esanez agurtu da Damaris Egurrola.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa