Futbola
KORONABIRUSA
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Abenduaren 2tik aurrera izango da, eta gehienez 4.000 ikusle batu ahal izango dira, Boris Johnson lehen ministroak iragarri duenez.
Anfield, Liverpoolen fubol-zelaia, harmailak hutsik dituela. Argazkia: EFE
Futbolzaleak Ingalaterrako estadioetara itzuliko dira COVID-19aren infekzio arrisku txikieneko guneetan abenduaren 2tik aurrera, hau da, Ingalaterran gaur egun dagoen konfinamendua amaitzen denean.Hala eman du jakitera Boris Johnson lehen ministroak astelehen honetan.
Johnsonek adierazi duenez, 4.000 pertsona sartu ahal izango dira, gehienez, aire zabaleko kirol ekitaldietan.
Hori martxan jartzeko, egun indarrean dagoen konfinamenduaren aurretik ezarritako sistema mailakatua berrezarriko du Johnsonen Gobernuak. Horren arabera, eremu batzuk hirugarren mailan egongo dira, kutsagarritasun arrisku handiena dutenak, hain zuzen ere, eta beste batzuk bigarrenean edo lehenengoan, kutsagarritasun arrisku txikiagoaren arabera.
Hala, 1. mailako guneetan 4.000 pertsona sartu ahal izango dira estadioetara. 2. mailakoetan, berriz, 2.000 lagun bertaratu ahalko dira gehienez; azkenik, 3. mailan kokatuta dauden guneetan ezin izango da inor egon, eta murrizketei eutsiko zaie.
Horrenbestez, ikusleek aurrenekoz izango dute aukera neurketa ofizialetara bertaratzeko martxotik.Denboraldia hasi baino lehen, lagunarteko partidetan egin ziren probak, gehienez 2.500 pertsonarekin, baina urriaren 1etik aurrera pixkanaka itzultzeko plana atzeratu egin behar izan zen, Erresuma Batuan izandako COVID-19 kasuen gorakadagatik.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa