Futbola
Nazioarteko partidak
Erredakzioa
Espainiako selekzioko hautatzaileak bost euskal jokalari hauek deitu ditu Herbehereen, Suitzaren eta Alemaniaren aurkako partidetarako.
Iñigo Martinez, berritasunetako bat Luis Enrique hautatzailearen zerrendan. Argazkia: EFE
Albisteak (1)
Espainiako selekzioak hiru partida jokatuko ditu datozen egunetan: Herbehereen aurka azaroaren 11n, Suitzaren kontra hilaren 14an, eta Alemaniaren aurka azaroaren 17an. Luis Enrique Martinez hautatzaileak 25 futbolari deitu ditu neurketa hauetarako.
Bost euskal jokalari daude deialdian. Azpimarragarria da Iñigo Martinezen itzulera. Gainera, Kepa Arrizabalaga (Chelsea), Unai Simon (Athletic Club), Mikel Merino (Reala) eta Mikel Oyarzabal (Reala) ere deitu ditu Luis Enriquek.
Espainiako selekzioaren deialdia:
Atezainak: David de Gea (Manchester United), Kepa Arrizabalaga (Chelsea) eta Unai Simon (Athletic Club).
Defentsak: Jesus Navas (Sevilla), Sergi Roberto (Bartzelona), Sergio Ramos (Real Madril), Pau Torres (Vila-real), Iñigo Martinez (Athletic Club), Jose Luis Gaya (Valentzia), Sergio Reguilon (Tottenham) eta Eric Garcia (Manchester City).
Erdilariak: Fabian Ruiz (Napoli), Sergio Busquets (Bartzelona), Rodrigo (Manchester City), Mikel Merino (Reala), Koke eta Marcos Llorente (Atletico), eta Sergio Canales (Betis).
Aurrelariak: Alvaro Morata (Juventus), Mikel Oyarzabal (Reala), Adama Traore (Wolverhampton), Dani Olmo (Leipzig), Ansu Fati (Bartzelona), Gerard Moreno (Vila-real) eta Ferran Torres (Manchester City).
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa